Berriak

Poltsa konpostagarriak ematen dituen makina berria Gernikako Arbola Plazan

Sasieta Mankomunitateak, Urretxuko Udalarekin elkarlanean poltsa konpostagarriak ematen dituen beste makina bat jarri du Gernikako Arbola Plazan. Makina igogailu ondoan kokatzen da eta iada martxan dago.

Featured

Harrera eskola "Urretxun Bizi Gara"

Matrikula epea irekita

Featured

Dozenaka lehiaketa eta prestakuntza-ekintza eskainiko ditu Euskal Encounter lanpartyaren online edizioak

Euskal Encounter 28 online egingo den arren, antolatzaileek esfortzu berezia egin dute bilkura presentzialek barne hartzen dituzten ekintza guztiak eskaintzeko, baita parte-hartzaileen arteko hartu-emana sustatzeko ere, urruntasun fisikoa ahalik eta gutxien nabaritu dadin. Horretarako, uztailaren 24 eta 26 bitartean ospatuko den festak ohiko lehiaketak mantendu eta 30 hitzalditik gora eskainiko ditu teknologia berriekin loturiko formakuntzari bultzada emateko. Izen-emate epea zabalik egongo da aste honetan, eta, guztira, 5088 lagunek parte hartu ahal izango dute, iaz BECeko topaketan eserlekua izan zuten pertsonen kopuru berberak.

Featured

Bertan behera gelditu diren zerbitzuak

Euskadin gertatutako COVID-19 infekzio kausen aurrean, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren eta EUDELEN gomendiei jarraituz, URretxuko Udalak honako zerbitzu hauek etetea erabaki du: 

Featured

Sarituak Urretxu eta Zumarragako 2020 Lore Sariketan

Dagoeneko baditugu Lore sariketako irabazleen izenak.

Featured

Pagoeta igerilekuetako sarrerak erosteko webgune berria

Urretxuko Udalak webgune bat jarri du martxan Pagoetako udal igerilekuetako sarrerak errazago erosteko, eta, era berean, igerilekuaren edukiera kontrolatzeko.

Featured

Uztailean ostegunero biblioparkea izango da Urretxun

 

 

Uztailero Urretxuko liburutegiaren aurrean jartzen den haurrentzako terraza honek ez du hutsik egin nahi izan.

Featured

Aldaketak hauteskunde mahaietan

Aurten, COVID-19ak aren ondorioz sortutako krisi egoera dela eta, hauteskunde mahaien kokapenean zenbait aldaketa egongno dira, hautesle eta mahaikideen osasuna eta segurtasuna bermatu ahal izateko.

Featured

Euskal Encounter 2020 Urretxun egingo da

Euskal Encounter 28 online egingo da uztailaren 24tik 26ra bitartean, 5088 plaza birtualekin, eta Urretxuko Ederrena pilotalekutik dinamizatuko dira; beraz, Estatuko lanparty jendetsu eta luzeena aurten ere ospatuko da.

Urretxuko udala