Iker Igartuaren "Raíces en flor" liburuaren aurkezpenak harrera bikaina izan zuen atzo Urretxuko udal liburutegian.
Iker Igartuaren "Raíces en flor" liburuaren aurkezpenak harrera bikaina izan zuen atzo Urretxuko udal liburutegian.
Azaroaren 26tik abenduaren 12ra ikusgai izango dugu Juan de Lizarazu aretoan ohiko ordutegian Ander Gómez San Jorgeren erakusketa. Hiri batean jaio arren, Gasteizen, beti izan ditu gertu lurralde honek horren berezkoak dituen paisaia berde eta menditsuak, zeinak oihartzuna izango duten haren pinturan.
“HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU” ekimenaren aurkezpena egin dute gaur eguerdian Urretxu eta Zumarragako udaletako ordezkariek, Maialen Fidalgo eta Nerea Errasti zinegotziek.
Urretxuko Udalak, Zumarragako Udalarekin elkarlanean, Urola ibaia garbitu du, Ertzaintzaren estalduratik hasi eta Zumarragako Etxeberri auzoraino. Horretarako, Eulen enpresa kontratatu du, eta bi aste behar izan dituzte ibaiaren zati hori erabat garbitzeko. Guztira 612 kg hondakin atera dira eta Urretxuko Garbigunera eraman dira.
San Martin eguna giro ezin hobean ospatu genuen! Herri kirolak, baserritarren topaketa, jolasak eta buzkantza dastaketa San Martin auzokideen eskutik, musika …
Aurten ez da Euskaraldi urtea, baina 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduriko ariketa egingo da Euskal Herri osoan azaroaren 22tik abenduaren 5era.
Iazko etenaldiaren ondoren, aurten bai, San Martin eguna bueltan da, eta indarberrituta dator gainera. Izan ere, ohituraz abenduan ospatzen zen baserritarren feria, aurten azaroak 11n ospatuko da, bai feria eta bai San Martin eguna indartzeko asmoz. Ez hori bakarrik, auzotarrez eta baserritarrez gain, Herri Kirol taldekoak ere bertan izango ditugu. Gure ohiturak berreskuratu eta ezagutzera emango dituzte gerturatzen diren haur eta helduen artean.
Urriaren 26an ASPACEKO kideak Urretxuko liburutegian egon ziren, 50. urtemugako ekintza egitarauaren barruan.
Iazko etenaldiaren ondoren, Urrelur Museoak kultur aste hau aurkezten du berriz ere, azaroaren 2tik 7ra bitartean izango diren ekintzez betea.