Berriak

Murrizteak  baliabide gutxiago erabiltzeaz gain gutxiago botatzea esan nahi du. Substantzia, material edo produktu bat desegin aurretik hartutako neurri eta ekintzen sorta osoa da hondakinen murrizketa. Gutako bakoitzaren banakako ekintzak oso garrantzitsuak dira! Zure ohitura jasangarriak ezagutu nahi ditugu. Partekatu Facebook-en #ohiturajasangarriakurretxu erabiliz.

Zergatik da garrantzitsua hondakinak murriztea? Gure eguneroko bizitzan hondakin gehiegi sortzen dugu. Ekoizpen eta kontsumo ez-jasangarrien ondorio dira eta hauek murriztea funtsezkoa da baliabide naturalak zaintzeko eta kutsadura gutxitzeko. Hondakinen prebentziorako lehen pausoa, beraz, hondakinik ez sortzea da!

Natura zaindu behar dugu. Guk zaintzen badugu, berak zainduko gaitu. Partekatu al duzu dagoeneko zure ohitura jasangarria?

Urretxuko udala