Berriak

Featured

Eusko Jaurlaritzak Aholku Sareko lau bulego berriak aurkeztu ditu Urretxun

Beatriz Artolazabal sailburuak Pertsona migratzaileei aholkularitza juriikoa ematen dion Aholku Sarera gehitu diren Urretxu, Tolosa, Markina Xemein eta Zornotzari ongi etorria eman die. 

Aholku sareak, orain 28 bulego izango ditu eta 2022an 5.258 kontsulta eta 47 informazio-saio egin zituen, eta 1.455 pertsonak hartu zuten parte.  

Auzobusa zerbitzua martxan da

Behin herriko bide guztiak garbituta, berriz ere Auzobusa zerbitzua martxan da. Dena dela, elurtea dela eta, arratsaldean zehar etenaldiak izan daitezke.

Barkatu eragozpenak

Featured

Alkatearen oharra: Elurtea

Elur-ekaitza gertatu daitekeela eta, honako jarraibide eta aholkuak eman nahi ditugu Alkatetza honetatik:

Featured

+65 Foroan parte hartzeko deialdia

Zure herrian nola zahartu nahi duzun hausnartu, eztabaidatu eta erabakitzeko aukera.

Featured

Aniztasun eta Bizikidetza Mahaia

Udalak deia egiten die berriz ere herritarrei parte hartzeko

Featured

Pentsiodunentzako Opor eta Termalismo programak

IMSERSO-k antolatzen dituen pentsiodunentzako Opor eta Termalismo programetan izena emateko epea irekia dago jada.  Programa hauetan parte hartu nahi duten pertsonek Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako 943 03 80 83 telefonora deituta eska ditzakete izena emateko orriak.  

Informazio gehiago eta eskaera on line egiteko:  Inicio - Sede Electrónica - Instituto de Mayores y Servicios Sociales (imserso.gob.es)

 

Featured

2023ko arte eszeniko egitaraua prest

Urretxu eta Zumarragako Udalek 2023ko arte eszeniko egitarauaren programa aurkeztu dute.

Featured

Familia ugariak OHZ (Ondasun Higiezinearen Zerga) eta ibilgailuaren zerga hobaria eskatzeko epea zabalik

Familia ugariak OHZ (Ondasun Higiezinearen Zerga) eta ibilgailuaren zerga hobaria eskatzeko epea zabaldu da, martxoaren 5era arte.

Featured

Santa Lutziko argazki rallyaren sari banaketa

Argazkia elkarteak Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin antolatzen duen rallyaren sari banaketa urtarrilaren 4an, izan zen, Zumarragako Zelari Arizti kultur etxean, 19:00etan.

Urretxuko udala