Berriak
Featured
Gipuzkoako Foru Aldundiak mantentze lanak egin ohi ditu Gipuzkoako bizikleta-bideen sarearen instalazioetan. Instalazi horietako batzuk tunelen barruan daude, eta mantentze lanak edo konponketak egin ahal izateko ezinbestekoa da erabiltzaileen pasabidea erabat etetea.
Featured
COVID-19ak gaur egun sortutako osasun egoera dela eta Urretxu eta Zumarragako udalek URTARRILAREN 23KO SAIOA ATZERATZEA erabaki dute. Data berria jartzen denean jakinaraziko da.
Featured
Urretxu eta Zumarragako udalek elkarlanean helduentzako eta haurrentzako 2022 urterako ikuskizun eszenikoen programazioaren berri eman dute. Emanaldiak aukeratzerakoan, euskarazko eta gaztelaniazko obra kopuruaren proportzionaltasuna eta ikusleen interesak kontuan hartu dira.
Featured
Abenduaren 17an Urretxuko liburutegia irrifarrez eta txaloz girotu zen gure herrietako margolari eta idazle gaztetxoei merezitako sariak ematerakoan. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!
Featured
Euskararen Kalitate ziurtagiria jaso du Urretxuko Udalak. Bikain Ziurtagiria ofiziala eta publikoa da, Eusko Jaurlaritzak ematen duena, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen ditu.
Featured
Euskara lanabes, aro berrirantz
Erabilera-eremu berri eta ez formaletan ere, euskarak arnas berri
Featured
COVID-19ak azken asteotan gure herrietan izandako hedapena dela eta, Urretxu eta Zumarragako Udalek erabaki dute aurtengo feria bertan behera uztea.
Featured
Antolakuntzarenak ez diren beste arrazoi batzuengatik, Urretxuko Laebaaga aretoan abenduaren 5erako aurrikusita zegoen Txan Magoaren emanaldia bertan behera gelditu da. Barkatu sortutako eragozpenak.
Featured
Hondakinen prebentzioari buruzko astearen helburua Europa mailan hondakinen prebentzioari buruzko sentsibilizazio-ekintzak aste berean antolatzea da. Aurten azaroaren 20tik 28ra ospatuko da astea eta Urretxuko Udalak aste honekin bat eginez hondakinen hiztegiaren 400 ale berrargitaratu ditu.