Kultura-Gazteria

Urrelur Museoak Museoen eguna ospatuko du
Featured

Urrelur Museoak Museoen eguna ospatuko du

Urtero maiatzaren 18aren inguruan ekintza bereziak egiten dira Museoa jendearengana hurbiltzeko eta mineral eta fosilen munduarekiko jakinmina pizteko. Txangoa, doako bisita gidatuak eta bisitariarentzako oparia dira aurtengo proposamenak.

1. URRETXU-ZUMARRAGAKO IKASTETXEENTZAKO DOAKO BISITA GIDATUAK aldez aurreko zitarekin. Ikastetxeentzako tresna didaktiko ezin hobea.
2.- MUSEOA BISITATU ETA OPARI BAT ERAMAN. Hurbildu zaitez Urrelur Museoa ezagutzera eta opari bat jasoko duzu. 
3.- MINERALOGI TXANGOA: NAVAJUNGO PIRITA MEATEGIA (ERRIOJA). Txangoa ekainaren 11n izango da, larunbata, eta izen emate epea maiatzaren 18an irekiko da. LEKUAK DAGOENEKO AGORTUTA
Irteera 07:30 eta itzulera 19:30. Prezioa: helduak 41 euro, autobusa, meategira sarrera eta aholkularitza teknikoa. 7 eta 16 urte bitarteko gaztetxoak, 31 euro (ezinbestez helu batek lagunduta).
Informazio fitxa 
01 Irteera EKAINAK 11 zehaztasunak 2022.pdf
Popular 927.52 KB 5
16/05/2022 11:09:47
Izen emateak Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbidean egingo dira.

Urretxuko udala