2026ko ikuskizun eszenikoen egitaraua aurkeztu da
Urretxu eta Zumarragako Udalek 2026ko ikuskizun eszenikoen egitarauaren programa aurkeztu dute.
Hiriburu handi bateko saltoki ospetsu batean, beherapenak eskeintzen dituen lehen eguna da. Jende ugari bertaratu da eta istripu bat izan da. Segurtasun zaindaria, traje bat erostera etorri den empresaburu bati galdekatzen hasiko da, bere ustez, gertaerakin zerikusia izan duelako. Baina zein da egia? Ze arrisku izango du bi persona hauentzat?
Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza izango dira ekoizpen bizkor, korapilatu, itogarri eta batez ere barregarri honetako protagonistak, gaurkotasunez betetako komedia zoragarria bihurtuko da.
ANTOLATZAILEA Urretxu eta Zumarragako udalak



Urretxuko Urrelur Museoak estatu mailan mineral eta fosil erakusketa garrantzitsu eta handienetakoa da. Lurra osatzen duen materiaz, elementu kimikoez eta munduaren bilakaeraz mintzatzen zaizkigu, besteak beste.
Juan de Lizarazu Erakusketa Gelak urtean zehar hainbat pintura eta eskultura erakusketa izaten ditu. Gela honetan erakusketa egin ahal izateko dagokion eskaera orria bete eta Udaletxean aurkeztu behar duzu. Era berean aurkeztu nahi duzunaren lagin bat (8 – 10 argazki) ere erantsi.
353 lagunentzako edukiera duela, Urretxuko Labeaga Aretoak Batzordeak antolatutako eta herritarrei zuzendutako hamaika ekitaldi hartzen du. Era berean, helburu bera duten ekitaldietarako elkarteei zein gizabanakoei ere erreserba egiteko aukera eskaintzen zaie.
Labeaga Aretoa erabilera anitzeko zentroa da non, batik bat arte eszenikoak (antzerkia eta dantza), musika eta zinea programatzen diren, baita ikus-entzunezkoa eta era guztietako ekitaldiak ere.
20.000 liburu, 1200 bideo, 600 CD y 100 CD-Rom inguru dauzkagu.
Urretxuko jaiak irailaren erdialdera ospatzen ditugu. Horrez gain, ezin ditugu ahaztu udalerrian egiten diren azokak.
Sormenari bultzada eman eta sortzaileei ikusgarritasuna emateko helburuz, Udalak hainbat lehiaketa antolatzen ditu urtero. Lan ildo eta kultura arlo ezberdinetara zabaltzen dira: literatura, argazkigintza, arte ederrak, lore zaintza, diseinua, arte plastikoak... eta adin guztieko pertsonei zuzenduta daude.