Select your language

Kultura-Gazteria

 2026ko ikuskizun eszenikoen egitaraua aurkeztu da
Featured

2026ko ikuskizun eszenikoen egitaraua aurkeztu da

Urretxu eta Zumarragako Udalek 2026ko ikuskizun eszenikoen egitarauaren programa aurkeztu dute.

HELDUENTZAKO IKUSKIZUNAK

Helduentzako ikuskizunei dagokienez, aurten 10 saio egongo dira, iaz baino bat gehiago, publikoarengandik hain harrera ona jasotzen duen eskaintza handitzeko apostua eginda. Hilero saio bat egongo da, uztailean eta abuztuan izan ezik. Guztiak hileko lehen ostiralean izango dira. Tartean dantza eta, berritasun modura,  zirko ikuskizunak ere daude.

Urteko ikuskizunei dagokienez, aniztasuna eta kalitatea eskaintzea bilatu da eta hauxe da programazioa:

Emanaldi guztiak 20:15ean hasiko dira, Zumarragako Zelai Arizti aretoan.

Sarrerek 10 euro balio dute, baina Gazte Txartela aurkezten dutenek 7 euro bakarrik ordainduko dute. Gainera, antzerki saioaren egunean, 19:45etik 20:15era, 30 urtetik beherakoek 5 euro bakarrik ordainduko dute, beti ere lekua baldin badago.

Adi: helduen bono salmenta aurreratua

Helduen bono salmenta aurreratu egin da eta abenduan egingo da.

Emanaldi guztiez gozatzeko aukera ematen duen bonuak 75 euro balio du. Euskarazko saioetarako bonuak, eta musika/dantza ere hartzen duenak, berriz, 40 euro balio du. 2025eko bonua mantendu nahi dutenek, abenduaren 15ean Zelai Arizti kultur etxera jo behar dute: 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era. 2025eko bonua aurkeztu behar dute. 2025eko bonua eduki arren aldatu nahi dutenek, abenduaren 17ean jo behar dute kultur etxera, ordutegi berean. Horiek ere iazko bonua aurkeztu behar dute. Bukatzeko, aurten lehenengoz bonua erosi nahi dutenek eta euskarazko saioetarako bonua erosi nahi dutenek, abenduaren 20an jo behar dute kultur etxera: 10:30etik 13:00etara.

 HAURRENTZAKO ANTZERKI SAIOAK

Bi udalek, urteroko moduan, haurrentzako eta familientzako ikuskizun eszenikoak ere antolatu dituzte, aurten zortzi hain zuzen ere, hemen ere iaz baino bat gehiago. Askotariko gaiak lantzen dituzten ikuskizunak dira, eta, dibertsioaren bidez, hainbat baliotan sakontzea bilatzen dute, hala nola adiskidetasuna, elkartasuna, desberdinarekiko errespetua, bizikidetza... Zirkuak eta dantzak ere tartea izango dute publiko gazteenarentzako kalitatezko eskaintza honetan.

Hauxe da aurtengo programazioa:

Saio guztiak 17:00etan izango dira, martxoaren 28koa ezik (bi saio egingo dira, 16:00 eta 18:00). Denak Urretxuko Labeaga aretoan izango dira eta emanaldi bakoitzeko sarrerak 5 euro balio du. Takilan bertan eskuragarri, emanaldi egunean bertan, 16:00-17:00 (martxoaren 28koa, larunbata,  iragarriko da). Bonuak ere egongo dira. Haurrari laguntzaile batekin joateko aukera ematen dionak 35 euro balio du eta haurrarentzat bakarrik balio duenak 22,5 euro. Bonuak urtarrilaren 14tik 23ra salduko dira, Urretxuko kultur etxean, ordutegi  honetan: astelehenetik ostiralera, 16:30-19:30.

Hemen emanaldi guztien informazioa deskargatzeko.

HELDUEN PROGRAMAZIOA 

1 helduen ikuskizunak 2026.jpg
582.47 KB 3
02/12/2025 14:48:07

2 helduen ikuskizunak 2026.jpg
408.17 KB 3
02/12/2025 14:48:07

HAURREN PROGRAMAZIOA 

 

Select your language

Urretxuko udala