Udala

Atentatuak gaitzesteko kontzentrazioa

EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak Istanbul, Kairo eta Somaliako atentatuak gaitzetsi ditu eta gonbidapena luzatu die udalei, abenduaren 13an, eguerdiko 12:00etan, bost minutuko isileko elkarretaratzeak konbokatzera, bertan guztion gaitzespena eta elkartasuna adierazteko.

Udalak eta sustatzaileak Gurutze Santuko babes ofizialeko etxebizitzen inguruko informazioa emango dute abenduaren 15ean

Datorren ostegunean, abenduak 15, arratsaldeko 19:00etan, bilera bat egingo da Urretxuko udaletxeko atarian; Udalak Gurutze Santuko etxebizitzen sustatzailearekin batera urbanizazio horren inguruko xehetasun guztiak emango dituzte.

Kanpainaren aurkezpena

Merkataritzan Euskaraz, pozik gainera!

Egin selfia! Horixe izan da atzo eguerdian Urretxuko kultur etxean aurkeztu zuten kanpainaren leloa. Urola Garaia Mankomunitatearen ekimenez, merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina berria aurkeztu zuten atzo: dendari eta bezero euskaldunen artean selfia ateratzeko proposamena egin dute oraingoan, eta ondorioz erosketa txartel mordoa banatuko dira partaideen artean.

Gurutze Santuko babes ofizialeko etxebizitzetara sartzeko oinarriak onartuta

Lehentasuna izango dute 2015eko abenduaren 1era Urretxun erroldatutako pertsonak.

Calendario

Aurrekontuak 2017: herritarren bilerak

Udal korporazioak, 2017ko udal aurrekontuen inguruan egingo diren bileretara gonbidatu nahi genituzke herritar guztiak.

Urretxuk tasak izoztu ditu, bi hauek izan ezik: urarena %2a eta kirol zerbitzuena %5a

Osoko bilkuran onartu dira 2017ko ekitaldirako ordenantza fiskalak

Kontzertu Ekonomikoaren inguruko hitzaldia Pedro Luis Uriarteren eskutik

Pedro Luis Uriarteren hitzaldia Ostegunean 19.00etan Labeaga Aretoan

Udalak Gizarte ekintza eta kontu-hartzailetza birkokatu ditu

Urretxuko udaleko hainbat zerbitzuetan egindako lanak amaituta, kontu-hartzailetza eta diru bilketa eta Gizarte Ekintzetako bulegoak behin betiko zero solairuan kokatuko dira, hau da, Iparragirre kalearen pare gelditzen den solairuan.

Urretxuko udala