Udala
Gipuzkoako Merkatarien Federazioak antolatuta, Donostiako Londres Hotelak tokian tokiko merkatarien urteroko jardunaldi profesionala hartu genuen atzo eguerdian. Bertan, establezimendu mota horien garrantzia nabarmendu dute eta Singular Dendak egitasmora batu diren komertzio berriei ongi-etorria egin zaie.
Urte amaierara gerturatzen ari gara poliki poliki eta udaletxean 2019ko aurrekontuak prestatzen hasi gara. Horretarako ezinbestekoa da Urretxuarren iritzia ezagutzea, beraz, iaz egin genuen bezala, aurten ere partehartzerako eta komunikaziorako bide ezberdinak ireki ditugu; horien artean auzotarren bilerak eta online inkesta.
Urriaren 16an, asteartea, Urretxuko Udalak Kalerrotako asfalto zati bat konpontzeko asmoa du, zehazki esanda tanatorio parean kokaturik dagoen gunea, bigungune bat baitago bertan eta Udalak aldez aurretik partxeatu egin behar izan du zirkulazio segurua bermatzeko. Lan horren kostua 7.150 euro ingurukoa izango da.

