Udala

Featured

Igerilekuak itxita

Kloroarekin izandako arazo batzuk direla eta igerileku handia itxi behar izan ditu udalak.
Neurria behin-behinekoa da, eta arazoa konpondu bezain pronto, urak eta igerilekuek bainurako baldintza egokiak betetzen dituela bermatu ostean,  irekiko da berriro ere.

Featured

Hildako arrainak Urola errekan

Azken egunotan Urola ibaian hildako arrainak agertu dira . Hori ikusita,Urretxuko Udala AQUARBErekin harremanetan jarri da, arazorik balego, hau konpontzeko. AQUARBEK, kolektoreko kutxatilak begiratu ostean, ibilbide osoan ihesik ez dagoela egiaztatu du. Ihesik balego gainera, hau goragotik etorriko litzatzekeela azaldu dute.

Udalak 811.065 euro jarriko ditu hainbat inbertsio eta gastutarako

Urretxuko Udalak, uztailaren 12an egindako aparteko osoko bilkuran, 811.065 euroko kreditu aldaketaren berri eman zuen.

Zibismoari buruzko Ordenantza onartuta

Urretxuko Udalak, joan zen ostegunean, uztailak 12, egindako aparteko osoko bilkuran, zibismoari buruzko ordenantza onartu zuen.

Kaleko garbiketa zerbitzua lizitatzeko pleguak onartu dira

Urretxuko Udalak joan zen uztailaren 12an egindako aparteko osoko bilkuran, kaleko garbiketa zerbitzua lizitatzeko pleguak onartu zituen.

Featured

Udal igerilekuak martxan daude

Gaur goizean, arazo tekniko batengatik, ezin izan da ireki bainoa 13:00ak arte. Arazoa konpondu eta gero, dena martxan dago. Gozatu igerilekuak!!

 

Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) Aurrerakina: Jendaurreko erakustaldia

Lurzoruaren eta Hirigintza ren ekainaren 30eko 2/2006 legearen 90.3 artikuluak xedatutakoa betez, «Urretxu ko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aurrerakinaren Agiria» jendaurrean azaltzen da. Oharrak, iradokizunak edota alternatibak aurkezteko epea: 2018ko uztailaren 11a arte, Urretxuko Udaleko Erregistro Orokorrean.

HAPOren Aurrerakinaren aurkezpenaren erakusketa

Hitzaldi informatiboa egin ondoren, HAPOren Aurrerakinaren aurkezpeneko dokumentu esanguratsuen erakusketa irekita dago udaletxeko atarian, ekainaren 8ra bitartean, goizeko 09:00etatik 14:00etara.

Featured

Bizilagunen bilerak: Jarraipena

Partehartze prozesu eta filosofiatik abiatuta, eta herritarrei beren jakinmin eta beharrak azaltzeko espazio bat eskaini asmoz bilera ezberdinak antolatu dira azken neguotan (2016eta 17ko Azaro eta Abenduan). Aipatu bezala, bileren helburua Urretxuarrek udala lantzen ari den proiektuetako parte izatea zen, era sinple eta eraginkor batean.

Urretxuko udala