Udala

Featured

Zibismo Ordenantza berria egiteko Aurretiako Kontsulta

Zibismo  ordenantza egiteko  aurretiazko kontsulta abian da. Herritar, erakunde eta elkarteek bere iritziak helarazi ditzakete helbide elektroniko honen bidez:  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Featured

Lurzoru berria Jauregi kalean

Jauregi kaleko zati baten lurzorua aldatzeko lanak egin behar ditu Urretxuko Udalak, zehazki esanda 21 zenbakiaren paretik kale bukaerara bitarteko zatia.

Featured

U.E. 1.1. Gurutze Santu. erregimen orokorreko BOEn esleipendunen behin-betiko zerrenda

Esleipendunen behin-betiko zerrenda.

Featured

Ederrena pilotalekuko komunak eta tabernako sukaldea berritzeko lanak

Urretxuko Udala hainbat obra egiten ari da Ederrena pilotalekuko komunak eta tabernako sukaldea berritzeko.

Obra honen bitartez gutxitu egingo da komun kopurua, baina bakoitzaren azalera zabaldu egingo da, eta ondorioz irisgarriagoak izango dira, orain arte egon direnak oso txikiak eta deserosoak  baitziren.

Featured

Elkarteetako plaza txikiko lur zorua aldatzeko lanak

2017ko azaroan elkarteetako plaza txikiko lur zorua aldatzeko lanak hasi zituen Urretxuko Udalak. Harrez geroztik, eguraldiak ez du lagundu, eta hainbat aldiz gelditu behar izan dira obrak, izan ere jartzen ari den materialak eguraldi lehorra behar du hainbat egunetan, behar bezalako bermea izateko aplikatzerakoan.

Featured

Familia ugariek eska dezakete dagoeneko OHZren eta TMIZren hobaria

Familia ugariek otsailaren 9ra bitartean eska dezakete Ondasun Higiezinen gaineko zergaren (OHZ) eta Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko zergaren (TMIZ) hobaria, udaletxeko herritarren arretarako bulegoan.

Featured

AURREKONTUAK 2018

Urte amaierara gerturatzen ari gara poliki poliki eta udaletxean 2018ko aurrekontuak prestatzen hasi gara. Horretarako ezinbestekoa da Urretxuarren iritzia ezagutzea, beraz, iaz egin genuen bezala, aurten ere partehartzerako eta komunikaziorako bide ezberdinak ireki ditugu; horien artean inkesta hau.

Featured

Gabonetako erakuslehioentzat tailerra

Urretxu eta Zumarragako Udalek, bertako merkataritza indartzeko asmoz, gabonetako erakuslehioentzat tailerra jarri du martxan.

Featured

Urretxuko udalak Kataluniaren erreferendumaren aldeko mozioa onartu du

Urretxuko udalak atzo ospaturiko osoko bilkurak, EAJ, EH Bildu eta Irabazi alderdien botuei esker, “Kataluniako herriaren asmo demokratikoaren adierazpena ahalbideratzea eta erabakiak errespetatzera” eskatzen duen mozioa onartu zuen.

Urretxuko udala