Udala

Aurrekontu partehartzaileak. 2019
Featured

Aurrekontu partehartzaileak. 2019

Urte amaierara gerturatzen ari gara poliki poliki eta udaletxean 2019ko aurrekontuak prestatzen hasi gara. Horretarako ezinbestekoa da Urretxuarren iritzia ezagutzea, beraz, iaz egin genuen bezala, aurten ere partehartzerako eta komunikaziorako bide ezberdinak ireki ditugu; horien artean auzotarren bilerak eta online inkesta.

Hemen behean topatuko duzu auzo ezberdinekin antolatu diren bileren egutegia; hauetara etorri ezin baduzu inkesta ere bete dezakezu: egin klik lotura honetan  eta eman zure iritzia. Inkestan proposamen ezberdinak aurkituko dituzu, balora itzazu mesedez 0tik 10era (0= ez da batere garrantzitsua; 10=oso garrantzitsua).

Bilerak, denak 18:30etan izango dira, Udaletxeko 2.solairuan: 

Urriak 29 Lilibaso, Sorginzulo, Basagasti eta Mundo Mejor
Azaroak 6 Aldapa eta alde zaharra
Azaroak 7 Santa Barbara, Elizalde eta Gurutze
Azaroak 8 San Martin eta Barrenkale

 

Urretxuko udala