Udala

Udalak eta sustatzaileak Gurutze Santuko babes ofizialeko etxebizitzen inguruko informazioa emango dute abenduaren 15ean

Udalak eta sustatzaileak Gurutze Santuko babes ofizialeko etxebizitzen inguruko informazioa emango dute abenduaren 15ean

Datorren ostegunean, abenduak 15, arratsaldeko 19:00etan, bilera bat egingo da Urretxuko udaletxeko atarian; Udalak Gurutze Santuko etxebizitzen sustatzailearekin batera urbanizazio horren inguruko xehetasun guztiak emango dituzte.

Bilera irekia izango da etxebizitza horiei buruzko informazioa jaso nahi duten guztientzat.

Abenduaren 15eko bileran zehaztuko dira babes ofizialeko etxebizitzen prezioak, baita ere esleipen-oinarrietan jasotako gainontzeko xehetasun guztiak.

 

Urretxuko udala