Udala

Featured

HURREN bonuen salmenta hasiko da astelehenean

Urretxuko Udalak astelehenean emango dio hasiera tokiko establezimenduen erabiltzeko  kontsumo bonuak banatzeari.

Featured

Oharra: Lilibasoko obran aldaketak

Apirilaren 23an, ostirala, Lilibaso kaleko etxebizitza sozialen eraikuntzan babes-panelak kentzeko lanak egingo dira.

Featured

Auzolan deialdia: inguru garbiketa

Badirudi gaitz honek gure kale, mendi eta basoei ere eragin diela. Ez gara COVID-19az ari, zentzugabekeriaz baizik. Garbiketa zerbitzuek beren lana egin dute, baina sortutako kalteak handiak dira.

Horregatik, bihar goizeko 10:00etan,  Pagoeta Igerilekuko atarian egingo dugu hitzordua. Lauko taldetxotan elkartu eta ingurua txukuntzeko (zaborrak jaso eta ahal den heinean eragindako kalteak konpontzera)

Eskularruak, zabor-poltsak eta beharrezko materiala eramango ditugu bertaratzen diren guztientzat

Featured

Aldaketak Intxeneako obran

Intxeneako biribilgune berriko obra-lanak direla eta, apirilaren 6tik aurrera itxita egongo da GI2632-tik Aparizioko biribilgunera jaisten den erraila. Gainera, Aparizioko biribilgunetik GI2632 errepidera doan erraila itxita mantenduko da (Zumarragako noranzkoan).

Featured

Aldaketak Jose Mari Lasa plazan

Datorren astean Jose Mari Lasa plazako urbanizazio lanak  hasiko dira.

Featured

"Don´t be Dummy" kanpaina Urretxun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” izeneko ekitaldi ibiltaria Urretxun izango da, datorren martxoaren 12an. 

Featured

Errail bat itxita Intxenean

GI-2362 errepidean, Aparicio Auzoan, Intxeneako biribilgunea egiteko obra-lanak direla eta, otsailaren 26tik aurrera itxita egongo da egungo biribilgunetik GI-2632 errepidera doan erraila (Zumarragako noranzkoan). Eraginak obra lanen lehenengo fasea bukatu arte luzatuko dira eta hauen iraupena 3 hilabeteetan zenbatesten da.

Featured

URRETXU EREMU GORRIAN SARTU DA

Ostiraletik igandera atzemandako  hamabi positiboek Urretxu eremu gorrian sartzea eragin dute, 527,16ko tasarekin

Featured

4/2021 Dekretua, urtarrilaren 22koak, lehendakariarena

4/2021 Dekretuak, urtarrilaren 22koak,lehendakariarenak, ezartzen dituen neurri berriak:

Urretxuko udala