Udala

Featured

Ur mozketa

Bihar eguerdian Labeaga kaleko 27 eta 31 zenbakietan ur mozketa egingo da, 15:00etatik 16:30era, konponketa lanak egin ahal izateko.

 

 

Featured

Kale igogailuak berriro ere martxan jarriko dira maiatzaren 18an

Urretxuko Udalak Gernikako Arbola plazako eta Lizeo-Labeagako igogailuak ireki ditu astelehen honetan, maiatzak 18ean.

Featured

Iturriak eta hilerria irekiko ditu udalak

Azken egunotan, COVID 19-aren ondorioz ezarritako alarma egoeran zenbait aldaketa eman dira: kalean kirola egin eta ibiltzeko aukera esaterako. Honek aukera eta behar berriak sortu ditu herrian, eta horiek erantzuteko zenbait aldaketa egin dira:

Featured

Datorren maiatzaren 4-tik aurrera Auzobusa berriro ere martxan izango da.

Datorren maiatzaren 4-tik aurrera Auzobusa berriro ere martxan izango da.

Featured

Jarduera Fisikoa egiteko baimena

14 urtetik gorakoentzako irteera-baimena iragarri ondoren, COVID-19ak eragindako osasun krisialdian jarduera fisiko ez profesionala aire zabalean egin dezaten, Urretxuko Udalak berriz ere eskatu die herritarrei zentzuz eta arduraz jokatzea, irteera bakoitzean betebehar eta gomendioei jarraituz, egoerak okerrera egin ez dezan.

Featured

Haurrekin irteteko betebeharrak eta gomendioak

14 urtetik beherako haurrentzako irteera-baimena iragarri ondoren, Urretxuko Udalak zentzuz eta erantzunkizunez jokatzea eta honako bete beharrak eta  gomendio hauek jarraitzeko eskatzen  die herritarrei, egoerak berriro okerrera egin ez dezan:

Featured

Ostegunean Gernikako Arbola Plazan azoka egingo da

Ostegun honetan, apirilaren 23an, Gernikako Arbola plazan salmenta postuak egongo dira berriro ere, COVID-19ak eragindako osasun alarmagatik hilabete baino gehiago itxita egon ostean.

Featured

Apirilaren 14an garbiguneak betiko ordutegira itzuliko dira

Apirilaren 14tik aurrera Urretxu, Beasain eta Ordiziako garbiguneak betiko ordutegira itzuliko dira.

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:30 eta 15:30-18:30.
  • Larunbatetan: 9:00etatik 13:00etara.
Featured

Bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua bertan behera gelditu da

COVID-19 pandemiaren bilakaeraren ondorioz, eta birusaren hedapena saihesteko helburuarekin lehengo astean bertan behera gelditu zen bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.

Urretxuko udala