Udala

Featured

Egin zure proposamena GFAri

Aurten ere, azken lau urteetan egin duen moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarren proposamenak entzun eta aldundiko aurrekontuetan txertatu nahi ditu. Horretarako, Aurrekontu irekien prozesua jarri du martxan.

Prozesu horren baitan, herritarrok gure proposamenak aurkeztu ahal izango dizkiogu Aldundiari ekainaren 30etik uztailaren 25era bitartean Udaletxeko harreran edo gipuzkoa.eus/partaidetza webgunean.

Eskerrik asko aldez aurretik zure partehartzeagatik.

Featured

Udalaren gaitzespen irmoa Nafarroan jazotako hilketa matxistaren aurrean

 Urretxuko Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi du Nafarroako Murchante herrian gertatutako Gasteizko emakumearen hilketa matxistaren aurrean eta elkartasuna helarazi die biktimaren senideei eta hurbilekoei.

Featured

Obrak Mundo Mejorren

Mundo Mejor auzoko goiko bidean egingo diren  asfaltatze lanak prestatzeko, uztailak 7, 8 eta 9an 08:00etatik 18:00etara ezingo da bide hori erabili. Asfaltatze lanak uztailaren 15 eta 16an egingo dira.

Zalantzarik izanez gero, udaltzaingoarekin harremanetan jarri 943038085 telefonoan.

 

Barkatu eragozpenak.

Featured

SEXU-ASKAPENAREN NAZIOARTEKO EGUNA ALDARRIKATZEKO MANIFESTUA

Ekainaren 28an, aurten ere, eskubideak eta bizikidetza aldarrikatzen ditugu euskal gizartearen aurrean, aniztasunetik abiatuta. 1969ko ekainaren 28an - Iaz 50. urteurrena ospatzen ari ginen - Stonewallen matxinada gertatu zenetik New Yorken, data hori egun bihurtu da lortutako lorpen guztiak aldarrikatzeko eta ikusarazteko, eta, ezinbestean, oraindik lortzeko dugun guztia nabarmentzeko izan behar du.

Featured

SAN JOAN 2021

Urte berezia izaten ari da 2021 hau ere, eta San Juanak ere halakoak izango dira gurean, bigarrengoz.

Featured

Amaitu dira Intxeneako biribilguneko lanak

Gaur egun bi mugimendu dituen lotunea biribilgune bihurtu da eta bertatik bideratu ahal izango dira mugimendu guztiak.

Featured

Kontzentrazio deialdia indarkeria matxistaren kontra

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak Anna eta Olivia txikien gertaera krudela kondenatu eta gaitzesten du. EUDELek elkartasuna adierazi die sendiari eta hurbilekoei,  bai eta indarkeria matxistaren biktima guztiei ere. EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak bere elkartasuna agertu nahi die haurren sendiari eta gertukoei eta gonbidapena luzatu die Udalei isileko elkarretaratzeak deitzeko, bertan guztion gaitzespena eta elkartasuna adierazteko.

Urretxuko Udalak bat egiten du deialdiarekin, eta gonbidapena luzatzen die herritar guztiei, Iparragirre plazan, arratsaldeko 18:45ean egingo den 10 minutuko kontzentrazioan parte hartzera.

Featured

Astelehen honetan hasiko da HURREN 2021 bonoen salmentaren bigarren fasea

Maiatzaren 3an, Urretxuko Udalak, HURREN merkataritza-mahaiarekin batera, erosketa-bonuen bigarren edizioa jarri zuen abian, tokiko merkataritza eta zerbitzuak suspertzeko eta, aldi berean, familiei laguntza zuzena emateko, tokian-tokiko dagoen kontsumoa sustatzeko.

Featured

Urretxu eta Azkoitia arteko errepidea hobetzeko lanak hasi dira

Jarduketak 7,8 milioi euro inguruko aurrekontua du, eta GI-631 errepidea hobetzeko proiektuan aurreikusitako hiru aurreratze tarteetako lehena da

Urretxuko udala