Udala

Featured

Oharra: Udal kudeaketaren inguruko inkestak interneten

Ohar honen bitartez Urretxuko udalak adierazi nahi du interneten Urretxuko udalaren kudeaketaren inguruan  argitaratu diren inkestek ez dutela udalarekin zerikusitik,  ez honen oniritzirik.

Featured

Martxoak 8ko greba. Ordutegiak

Martxoan 8ko emakumeen greba dela eta, zenbait udal-instalazioen irekiera orduetan aldaketak izango dira.

Featured

Oharra: Ur mozketa Areizagan

Konponketa lanak direla eta bihar, otsailak 7, Areizaga kaleko 4,6,8,10 eta 12 atarietan ura moztuko da 15:00etatik 17:00ak arte.

Barkatu eragozpenak

 

 

Featured

J. Lizarazu Erakusgelarako Atezain lanpoltsa berritzeko deialdia

Lan-poltsa honetan sartzeko interesa duten guztiek eskaera-orria bete beharko dute 2018ko otsailaren 8a baino lehen, eta Urretxuko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu.

Featured

2019an ekingo zaie GI-631 errepidea Azkoitia eta Urretxu artean berritu eta hobetzeko lanei

Obraren aurrekontua guztira 45,5 milioi izango da, eta hiru fasetan egingo da, lehentasun handiena duen eremutik hasita, hau da, Aizpurutxoko zeharbidetik.

Singular Dendak: txikiak tamainan baino ez

Gipuzkoako Merkatarien Federazioak antolatuta, Donostiako Londres Hotelak tokian tokiko merkatarien urteroko jardunaldi profesionala hartu genuen atzo eguerdian. Bertan, establezimendu mota horien garrantzia nabarmendu dute eta Singular Dendak egitasmora batu diren komertzio berriei ongi-etorria egin zaie.

Featured

Oharra: Konponketa lanak Labeaga 41 -51 artean

Azaroak 19 astelehenean konponketa lanak egiten hasiko dira espaloian, Labeaga 41 eta 51 zenbakien tarteko zatian.

Featured

Aurrekontu partehartzaileak. 2019

Urte amaierara gerturatzen ari gara poliki poliki eta udaletxean 2019ko aurrekontuak prestatzen hasi gara. Horretarako ezinbestekoa da Urretxuarren iritzia ezagutzea, beraz, iaz egin genuen bezala, aurten ere partehartzerako eta komunikaziorako bide ezberdinak ireki ditugu; horien artean auzotarren bilerak eta online inkesta.

Featured

Kalerrotako zati bateko lurzorua konpontzeko obrak

Urriaren 16an, asteartea, Urretxuko Udalak Kalerrotako asfalto zati bat konpontzeko asmoa du, zehazki esanda tanatorio parean kokaturik dagoen gunea, bigungune bat baitago bertan eta Udalak aldez aurretik partxeatu egin behar izan du zirkulazio segurua bermatzeko. Lan horren kostua 7.150 euro ingurukoa izango da.

Urretxuko udala