Udala

Adierazpen Instituzionala, Urretxun izandako lan istripuaren ondorioz langile baten heriotza dela eta

Urretxuko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak honako adierazpen instituzionala onartu du, Urretxun gaur izandako lan istripuaren ondorioz langile baten heriotzaren aurrean atsekabea adierazteko.

Urretxuk hiri-antolamenduko plan orokorra idazteko prozesua hasi du

Urretxuko Udalak maiatzaren 25ean egindako osoko bilkuran, aho batez onartu zuen Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra idazteko diru partida haunditzea;

Urretxuko Udalak langileak kontratatuko ditu Pagoetako udal igerilekuetarako

Pagoetako udal igerilekuak aurki irekiko direnez, Urretxuko Udalak langileak kontratatuko ditu ondorengo zerbitzu hauek emateko:

  1. Sorosleak
  2. Harrera, sarrera eta arropa gordetegiaren zerbitzua betetzeko Atezain-laguntzaileak

Aparkalekuen margoketa Ipeñarrieta kalean

Labeaga eta Ipeñarrieta kaleen arteko gurutzeko obren lehen fasea amaiturik, datorren asteartean, maiatzak 2, Udalak bigarren faseari ekingo dio, eta aparkalekuen margoketa egingo du, arrain-hezur erara, Ikastolako bidegurutzetik.

Trafiko neurri bereziak apirilaren 30ean

Datorren igandean, apirilak 30, ospatuko den XXXIV. A. Mendijur proba dela eta, parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko, eta era berean herriko bizilagun guztiei galera gutxien sortzeko asmoarekin, Urretxuko Udaltzaingotik hartuko diren trafiko neurrien berri ematen dizuegu.

Zubian izango diren lanei buruzko oharra

Datozen egunotan Labeaga eta Ipeñarrieta kaleen artean Urola ibaia zeharkatzen duen zubian lan desberdinak egingo dira. Honek, bide itxierak, aparkaleku moldaketak eta autobus zerbitzuaren geltoki aldaketak ekarriko ditu. Informazio zabalagoa atxikitako dokumentuan ikusi daiteke.

Otsailaren 9ko Udalbatzan onartutako gaiak

Unai Badiolak zinegotziari izateari uko egin dio. Alderdi politikoek eskertu zuten Badiolaren dedikazioa, Jon Luqui alkateak azpimarratu zuen "udal lanerako izan duen jarrera, zerbitzu publiko gisa ulertuta" eta bere taldeko bozeramaile eta alkate ohi Oihane Zabaletak eskertu zion "duela sei urte elkarrekin abiatutako bidea".

Kaixo 2017. Urtarrila

Bueltan da KAIXO udal aldizkaria; bertsio fisiko zein elektronikoan. Botaiozu begirada bat,merezi du eta!

Urretxuko aldiri kiroldegian larrialdietako kanpoko eskailera berriaren instalazioari buruzko oharra

Aldiri kiroldegiko aforoa 1.164 lagunentzat finkatuta geratzen da.

Urretxuko udala