San Joan gertu dugula eta, hemen duzue egitaraua eta hainbat gairen azalpena.
San Joan gertu dugula eta, hemen duzue egitaraua eta hainbat gairen azalpena.
Uda iristean jai giroa zabaltzen da nonahi. Sanjoanak badatoz eta laster Santa Anastasien antolaketan hasiko gara. Dagoeneko martxan jarri da egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa. Animatu parte hartzera!
Urretxu eta Zumarragako Udalek hainbat urte daramatzate jada aire libreko pintura lehiaketa antolatzen, eta aurten, 2023an, berriz 13. edizioa egingo dute. Lehiaketa ekainaren 17an izango da.
Apirilaren 27tik Pagoeta Gune Soziokulturalean RIF, GERRA KOLONIALA erakusketa dugu ikusgai. Hau da udal instalazio berrian, Pagoetako eliza zena, egin den lehen erakusketa handia. Maiatzaren 14ra arte egongo da zabalik, asteartetik igandera 17: 30etik 20: 30era bitartean. Maiatzaren 1ean ere zabalik izango da.
Urtero maiatzaren 18aren inguruan ekintza bereziak egiten dira Museoa jendearengana hurbiltzeko eta mineral eta fosilen munduarekiko jakinmina pizteko. Urretxu eta Zumarragako ikastetxeentzat doako bisita gidatuak , haurrentzako zientzia tailerrak eta txangoa dira aurtengo proposamenak.
Lore eta landare azokaren XVII. edizioa izango dugu maiatzaren 7an, igandea, Gernikako Arbola plazan eta 10:00 - 14:00 ordutegian.
Udaberriko oporretan, apirilaren 11tik 14ra, haur eta gaztetxoei zuzendutako eskaintza berezia izango dugu Urretxun.