Kultura-Gazteria

Featured

Udazkeneko XXXII. Musika zikloa

Urriaren 22an abiatu zen aurtengo musika zikloa. 32 urte bete dira lehenengo edizioa egin zenetik eta urtez urte sendotzen joan da. Asko dira bertatik pasatako taldeak eta entzundako kontzertuak udazkeneko ezinbesteko bihurtu den zita honetan. Edizio hau CUARTETO DEL PINO talde ospetsuaren kontzertu zoragarriarekin hasi zen.

Giza irudia ikastaroa

"Marraztea ezagutzea da" John Berger

Figuraren marrazkia lantzeko tailerra. Anatomia, mugimendua, argia eta itzalak....

Aurten Labeaga aretoan egingo dugu lan, figuraren argiztapena eta dramatizazioa lantzeko. Materiala, bakoitzaren gustora. Arkatzak, lumak, boligrafoak, akuarela...

Featured

Urrelur XXX. Mineralogia eta Paleontologia astea

Urrelur Museoak kultur aste hau aurkezten du berriz ere; museoak berak bezala, natur zientzien mundua zabaldu nahi du, erudizioa eta afizioa batuz. 1987an sortu zen Urrelur Museoa, Urretxuko mineral eta fosilen museo gisa. Gaur egun oso ohikoa da gure herrietan museoak eta interpretazio zentroak izatea, baina duela hogeita hamar urte Urretxuk apustu berritzailea eta ilusioz betea egin zuen.

Urriko kultur agenda

Dagoeneko argitaratuta dago urriko agenda eta hementxe bertan duzue. Musika, zinea, antzerkia...eta Urrelur Mineralogi eta Paleontologi Astearen edozio berri bat, 30.

Featured

Azken egunak: VICTOR GOIKOETXEA. Mundo mejor.

Erakusketa iganderarte dago zabalik, aprobetxatu azken egunak.

Victor Goikoetxea Urretxun jaio zen eta gazte gaztetatik jaso zuen oinarrizko formazioa margolarien gremioan. Ondoren Europako eskola entzutenetsuetan prestatu zen eta sakondu zuen arte sormenaren ezagutzan, arlo horretan erabat murgilduz.

Featured

Santa Anastasia jaien egitaraua argitaratuta

Jai bezperatan gauden egun hauetan argia ikusi du jai egitarauak. Dagoeneko etxeko buzoietan ari gara banatzen eta hementxe bertan ere prest duzue deskargatu eta zuen mugikorretan eta ordenagailuetan ekintza sorta paregabea ezin hobeto bilduta izateko.

Santa Anastasia jaiak 2017

Uztailean zehar Santa Anastasia Jaien egitaraua osatu eta antolatzeko bilera ireki eta parte hartzaileak egin dira. Gainera sare sozialen bidez ere iritzi asko jaso dira eta inkestetan ere esku hartze handia izan da. Hemen ikusi dezakezue egitarauaren aurrerapena. Eskerrik asko denoi.

Iraileko kultur agenda

Iraileko kultur agenda prest dago eta hemen ikusi dezakezue. Abuztuaren bukaeran banatuko da Urretxu eta Zumarragako etxe guztietan.

Udako giro ezin hobea Santa Barbaran

Urretxun bertan udako, giroaz gozatzen, musikaren eta naturaren konpainian. Hauxe da Santa Barbara aterpetxeak pasa den igandean eskaini ziguna.

Urretxuko udala