Kultura-Gazteria

Featured

Santa Anastasia 2019: Musika taldeak

Otsaila hasi da eta Urretxuko udaletxean aurtengo Santa Anastasiak prestatzen hasi gara jada.

Featured

Haurrentzako zine saio bereziak: Zinetxiki jaialdiko filmak

Bigarren urtez helduko da gure herrietara "Zinetxiki Zinemaldia”, Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Zinemaldia. Zinemaldiaren sekzio ofizialean parte hartu duten filma esanguratsuenak Urretxuko Labeaga aretoan ikus ahal izango dira.

Featured

HAURRENTZAKO ANTZERKI PROGRAMAZIOA 2019

2019 urteko haurrentzako antzerki egitaraua osatuta dago. Guztira  5 lan izango dira, 4 Labeaga aretoan eta beste bat, Pirritx, Porrotx eta Marimototsena, Ederrena pilotalekuan. Bonoak eta pailazoen saiorako sarrerak urtarrilaren 17tik otsailaren 14a arte salgai Aizpurunea kultur etxean. Hemen duzue informazio osoa eta baita deskargatzeko egitaraua ere.

Featured

HELDUENTZAKO ANTZERKI PROGRAMAZIOA 2019

2019 urteko antzerki egitaraua osatuta dago. Helduentzako 8 lan izango dira, 4 euskeraz eta beste 4 erderaz. Bonoak laster jarriko dira salgai. Hemen duzue informazio osoa eta baita deskargatzeko egitaraua ere.

Euskal Jaia.
Featured

Banatu dira Santa Lutzi argazki rallyko sariak

Abenduaren 21ean eman zen aditzera aurtengo Santa Lutziko argazki rallyko irabzaleak, Zelai Arizti kultur etxean egindako sari banaketa ekitaldian. Bertan antolatzailea izan den Argazki elkarteko kideez gain, laguntzaileak izan diren bi udalen ordezkariak ere izan ziren. Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ere proiektatu ziren, emanaldi zoragarrian. ZORIONAK!

Euskal Jaia.
Featured

Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketen sariak banatu dira

Abenduaren 20an Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusia irrifarrez, algaraz eta txaloz bete zen gure herrietako margolari eta idazle gaztetxoei merezitako sariak ematerakoan. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!

Euskal Jaia.
Featured

2019ko KULTUR AGENDA BERRIA

Datozen egunotan zabalduko da urtarrileko agenda eta ikusiko duzue formatuan eta edukietan eraberrituta datorrela. Liburuxka formatua alde batera utzi eta agenda eramangarriagoa, arinagoa, argiagoa eta erabilpen errezagoa duen formatu txikiko agenda baten alde egin dugu apostua.

Euskal Jaia.
Featured

Santa Lutzi Feria arrakastatsua

Tradizioari jarraituz, Santa Lutzi jendetsua izan dugu, eguraldiak lagundu ez duen arren. Osteguna izanik, euria eta hotza medio lehenengo orduetan bisitariak poliki poliki agertu ziren, baina eguerdierako dena beteta zegoen eta publikoak berriro ere harrera eta babesa ezin hobea eskaini dio feria honi. Ederrena frontoia ere bete egin zen goiz eta arratsaldean. Argazki rallyan ere parte hartze polita izan zen: Euskal herri osotik etorritako 44 lagun, 34 heldu eta 10 gaztetxo. Abenduaren 21ean egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.

Featured

Santa Lutzi Feria 2018

Igor Zubillaga eta Mikel Serranok, Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek aurkeztu dute prentsaurrekoan aurtengo Santa Lutzi Feria. Hemen ikusi dezakezue Aldundian Ainhoa Aizpuru diputatuaren eskutik egindako agerpenaren bideoa.

Eta argazkiak ere bai.

Urretxuko udala