Kultura-Gazteria
Jon Luqui eta Mikel Serranok, Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek aurkeztu dute prentsaurrekoan aurtengo Santa Lutzi Feria. Hemen ikusi dezakezue Aldundian Xabier Arruti, Nekazaritzako eta Landa Garapeneko zuzendariaren eskutik egindako agerpenaren bideoa.
Urriaren 19an jakinarazi zen Urretxu eta Zumarragako udalek 2019an antolatu duten pintura lehiaketaren emaitza, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egin zen emanaldian. Urriaren 19tik 27ra lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa bisitatu ahalko da Zelai Arizti kultur etxean, astelehenetik ostiralera 17:30 - 20:30 eta larunbat eta jaiegunetan 12:00-14:00 / 18:00- 20:30

