Kultura-Gazteria

Featured

IPARRAGIRRE 2020 martxan da: Bertsoaren Harria liburua aurkeztuko da asteartean Udaletxean.

Iparragirreren bigarren mendeurrenaren ospakizuna abian da, eta datorren astelehenean prentsaurrean egingo den aurkezpenean urte osoko programa xehetasun gehiagorekin azalduko bada ere, lehen ekitaldirako gonbidapena luzatu nahi genuke dagoeneko: Bertsoaren Harria liburuaren aurkezpena.

Euskal Jaia.
Featured

Santa Lutziko argazki rallya 2019

Dagoeneko badakigu Argazkia elkarteak, Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin antolatzen duen rallyaren irabazleak nortzu diren, ZORIONAK! Ez da erreza izan irabazleak aukeratzea, baina hona hemen emaitza. Sari banaketa urtarrilaren 3an izan da, Urretxuko udaletxeko portaloian, 19:00etan.

Featured

2020 Helduentzako arte eszenikoak. Egitaraua

2020 urteko helduentzako arte eszenikoen egitaraua osatuta dago. Guztira 10 lan izango dira, antzerkia, musika eta dantza. Bonoak laster jarriko dira salgai. Hemen duzue informazio osoa eta baita deskargatzeko egitaraua ere.

Euskal Jaia.
Featured

Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketen sari banaketa

Abenduaren 20an Urretxuko liburutegia irrifarrez, algaraz eta txaloz bete zen gure herrietako margolari eta idazle gaztetxoei merezitako sariak ematerakoan. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!

Featured

Patxi Andionek utzi gaitu

Bihar Patxi Andionek Iparragirre sarien banaketan. Artista gainera, Iparragirre Literatur Sarien epaimahaiko kidea da” horrela hasten zen  Diario Vascoren tokiko kronika duela urte eta erdi, eta 2020ko martxoaren 6an ere antzeko hasiera izango zuelakoan geunden, baina ez da posible izango.

Euskal Jaia.
Featured

Santa Lutzi Feriak kalitatea oinarri

Tradizioari jarraituz, eta eguraldiak lagundu ez duen arren, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du utzi aspertzeko unerik. Lehiaketa guztien emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze polita izan zen: Euskal herri osotik etorritako 41 lagun, 32 heldu eta 9 gaztetxo. Urtarrilaren 3an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.

Featured

Santa Lutzi Feria 2019

Jon Luqui eta Mikel Serranok, Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek aurkeztu dute prentsaurrekoan aurtengo Santa Lutzi Feria. Hemen ikusi dezakezue Aldundian Xabier Arruti,  Nekazaritzako eta Landa Garapeneko zuzendariaren eskutik egindako agerpenaren bideoa.

Eta argazkiak ere bai.

Urrelur astea argazki lehiaketa
Featured

Santa Lutziko ardo dastaketa komentatua

Aurten ere Manuel Ruiz enologoa izango dugu 2019 urteko ardoen dastaketa komentatua egiten. Bertan aurtengo ferian partaide izango diren upategien ardoak dastatuko dira ekitaldi irekian.

Urrelur astea argazki lehiaketa
Featured

Banatu dira Urrelur Mineralogia eta Paleontologia Asteko III. Argazki Lehiaketako sariak

Azaroaren 22an Urrelur Mineralogía eta Paleontología asteko argazki lehiaketaren sariak banatu ziren eta aurkeztutako argazkien proiekzioa egin zen. Naturaren forma eta kolore erakustaldi bikaina. 

Urretxuko udala