Kultura-Gazteria

Featured

HAURRENTZAKO ANTZERKI PROGRAMAZIOA 2018

2018 urteko haurrentzako antzerki egitaraua osatuta dago. Guztira  5 lan izango dira, 4 Labeaga aretoan eta beste bat, Pirritx, Porrotx eta Marimototsena, Ederrena pilotalekuan. Bonoak eta pailazoen saiorako sarrerak otsailaren 16a arte salgai Aizpurunea kultur etxean. Hemen duzue informazio osoa eta baita deskargatzeko egitaraua ere.

Featured

HELDUENTZAKO ANTZERKI PROGRAMAZIOA 2018

HELDUENTZAKO ANTZERKI PROGRAMAZIOA

2018 urteko antzerki egitaraua osatuta dago. Helduentzako 8 lan izango dira, 4 euskeraz eta beste 4 erderaz. Bonoak laster jarriko dira salgai. Hemen duzue informazio osoa eta baita deskargatzeko egitaraua ere.

Featured

Emaitzak Iparragirre Sariak 2017

Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek  NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIAK 2017  lehiaketarako deia egin zuten eta dagoeneko badakigu nortzu diren irabazleak. Honekin batera doan Félix Maraña epaimahaiko presidentearen aurkezpen idatzia eta akta ikusi dezakezue.

Euskal Jaia.
Featured

Banatu dira Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketen sariak

Abenduaren 22an Urretxuko Liburutegiko ekitaldi txokoa irrifarrez, algaraz eta txaloz bete zen gure herrietako margolari eta idazle gaztetxoei merezitako sariak ematerakoan. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK! Hemen ikusi dezakezue sari banaketaren bideoa.

Krisma irabazleak Urretxuko kultur etxeko sarreran daude ikusgai eta ondorengo artxiboetan ere bai.

Euskal Jaia.

IPEÑARRIETARREN LIBURUA AURKEZTUTA

"Ipeñarrietarrak, austriarren zerbitzupeko leinua" liburua argitaratu da eta abenduaren 16an egin da aurkezpen ekitaldi herrikoia.

Euskal Jaia.
Featured

Santa Lutzi feria 2017: giro ezin hobea

Tradizioari jarraituz, giro ezin hobea izan zen aurten ere Santa Lutzi egunean. Asteazkena izanik eta hotza medio lehenengo orduetan bisitariak poliki poliki agertu ziren, baina eguerdierako dena lepo zegoen eta euriak atsedena hartu zuen feriaren mesederako. Ederrena frontoia ere bete egin zen goiz eta arratsaldean. Argazki rallyan ere parta hartze polita izan zen: 38 heldu eta 14 gaztetxo eta haur. Honen emaitza abenduaren 22ko sari banaketan jakingo dugu.

Euskal Jaia.
Featured

Santa Lutzi feria 2017: dena prest

2017ko Santa Lutzi Feriaren xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzue. Erdi arotik datorkigun feria erabat gaurkotuta dator Urretxu eta Zumarragaren arteko lankidetza medio.

Euskal Jaia.
Featured

Gabonetako XXIX idazlan eta krisma lehiaketak 2017

Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu dituzte. Lanak abenduaren 1a bitartean aurkeztu daitezke. Sari banaketa, abenduaren 22an izango da. Hona hemen informazio guztia.

San Martin zozketa 2017

Aurten ere oso giro onean ospatu zen San Martin Jaia. Musika, dantza, jolasak, odolki dastaketa... Eta ospakizunen barruan, urteroko moduan, 2 urdaiazpikoen zozketa egin zen.

Hauek izan ziren zenbaki irabazleak: 656 eta 720. ZORIONAK!

Urretxuko udala