Kultura-Gazteria
Featured
Ekintzailetzaz, empresa berriak sortzeaz, ideia berriak garatu eta gauzatzeaz hitz egiterakoan Gipuzkoar talde bat – Sabino San Vicente Urretxuarra tartean- datorkigu burura, 1992an informatika- zaletuen arteko jardunaldi bat sortu zuen gazte talde bat. Europan halakoak egiten hasiak zirela ikusi, eta ideai hona ekartzea pentsatu zuten.
Carlos Mediavilla argazkilariak San Ferminak ekarriko dizkigu Urretxura uztailaren 5etik aurrera. Erakusketa zoragarria prestatu du mimo handiz Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan denon gozamenerako, hain gogoko eta kuttun dituen San Fermin jaien inguruan.
Uztaila jai ekitaldiez beterik datorkigu, kulturak eta aktibitateak kaleak eta kutur guneak beteko ditu. Hitzordu guztiak agendan dituzue bilduta.
Ekainak udako solstizioa ekarriko digu eta ekintza ugari. Agendan dituzue guztiak bilduta.
Featured
Eguraldia lagun, eta etorritako pertsonai mitologikoen musika eta dantza ikuskizunarekin festa giroa jarri zuen Urrelurrek Gernikako Arbola plazan ostiralean.
Featured
Erakusketa orijinala eta bitxia, diziplina anitzeko artistak ekarri diguna; pintura, eskultura, egur-grabatua. Bere lanaren ardatza giza-irudia da, tonu alai eta biziarekin beti.
Maiatza ekintzez beterik datorkigu. Agendan dituzue guztiak bilduta.
Urretxu eta Zumarragako udalek antolatuta, pailazoek “Tipi, tapa, Korrika” ikuskizuna ekarriko dute Urretxuko Ederrena pilotalekura. Sarrerak eskuragarri dituzue 7 eurotan Ederrena tabernan bertan, maiatzaren 6a arte. Maiatzaren 7an, leihatilan, 12:30-13:30 eta 15:30-17:00, beti ere sarerak agortu arte.
Datozen jai eta opor egunetan aukera asko izango dira Urretxun aisialdiaz gozatzeko. Alde batetik, Santa Barbara aterpetxeak antolatutako ekintzak ditugu. Ezin ahaztu oraindik orain bertan inauguratu den mikro-orientazio zirkuitua, bertako zelaietan jolastu eta gozatzeko. Aikur erke museoa ere gertu dugu. Eta pazko astean, txikientzako tailerrak izango dira Lizeoko soinketa gelan.