Jasangarritasuna

Gabonetan ere sortzen ditugun hondakinetan pentsatu behar dugu...

Gabonetan egiten ditugun erosketetan pentsatu beharra daukagu zein den produktu horren jatorria eta hura erosita zenbat hondakin sortu behar dugun...

Featured

Eskuratu zure argindar kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoa!

Datorren abenduaren 19an herritarrei zuzendutako “Gipuzkoa Argitu” tailera egingo da Urretxuko KZGunean.

Urretxun egingo den tailerrak norberak bere kontsumo datuak ezagutzea du helburu (zenbat kontsumitu duen edo noiz izan duen kontsumo mailarik altuena). Ezagutza horren bitartez kontsumo hori murriztu ahalko du, aplikatzen zaigun tarifa egokituz eta kontratatuta duen potentzia egokia den edo ez ikusiz.

Featured

URRETXUKO UDALAK HONDAKINAK ONDO SAILKATZEKO HIZTEGIA BANATUKO DU HURRENGO ASTEAN

Urretxuko Udalak bat egiten du azaroaren 18tik 26ra ospatuko den Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin eta horretarako 3.400 ale inprimatu ditu hondakinak ondo sailkatzeko hiztegiarenak. Hiztegi hau Urretxuko Udalaren web orrian ere aurkitu daiteke.

Duela urtebete ordezkatu zen edukiontzi berdea grisarengatik eta Urretxuko Udalak urtean zehar lortu den bataz besteko gaikako hondakin bilketa kopurua hobetu nahi du hiztegi honen banaketarekin.

Featured

Urretxuko aldaketa klimatikoaren aurkako planari egin zure ekarpena

Aurten Urretxuko Udala Aldaketa Klimatikoaren aurkako plana lantzen aritu da. Planaren helburua aldaketa klimatikoan izan dezakegun eragina murriztea da eta baita aldaketa horren eragingo dituen inpaktuetara behar bezala prestatzea. Lehen pauso bezala diagnostiko dokumentu bat idatzi zen eta bertan berotegi efektua duten gasen (BEG) kopurua jaso zen. Era berean, aztertu zen udalerriak zein arrisku duen aldaketa klimatikoak eragin ditzakeen inpaktuak jasateko.

Energiaren inguruko zalantzak argitzeko zerbitzua

2016ean UGGASAk 4 udalen partehartze eta Foru Aldundiaren laguntzarekin Eskualdeko Plan Energetikoa garatu zuen. Gaur egun, plan horretan jasotako hainbat ekintza exekutatzen ari gara eta azarotik aurrera, Aholkularitza Energetiko zerbitzua martxan jarriko dugu eskualdeko herritarrrei energiaren inguruko zalantzak argitze aldera.

Urretxuko aldaketa klimatikoaren aurkako plana

Urretxuko Udalak Aldaketa Klimatikoaren aurkako plana egitea erabaki du, 2030 urte bitartekoa. Planaren helburua aldaketa klimatikoan izan dezakegun eragina murriztea da eta baita aldaketa horren eragingo dituen inpaktuetara behar bezala prestatzea. Lehen pauso bezala diagnostiko dokumentu bat idatzi da eta bertan berotegi efektua duten gasen (BEG) kopurua jaso da. Era berean, aztertu da udalerriak zein arrisku duen aldaketa klimatikoak eragin ditzakeen inpaktuak jasateko.

Featured

ZER BERRI GURE HERRIETAKO LANDA EREMUAN?

Lehen sektorea suspertzea ezinbestekoa zaigu. Ondorioz, landa lurren inguruko proiektu komun bat abian jarri dugu Ezkio, Gabiria, Itsaso, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalek, Goimenek eta GFAk. Iraila eta urrian zehar, egindako lanen berri emateko asmoa dugu, eta herritarroi izango diren saio irekietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:

Featured

Mugikortasun astea

EKIN ERRONKARI!

NAHI AL DUZU JARDUERA-ESKUMUTURREKOA LORTU?

Oso erraza da. ZOZKETAN sartzeko hau egin behar duzu:

Featured

Hondakinen inguruko atal berria

Atal berria estreinatu dugu web orrian! Hemendik aurrera Urretxuko hondakinen gaikako bilketa zerbitzuaren inguruko informazioa izango duzu hondakinen atalean.

Urretxuko udala