Jasangarritasuna
Featured
Lehen sektorea suspertzea ezinbestekoa zaigu. Ondorioz, landa lurren inguruko proiektu komun bat abian jarri dugu Ezkio, Gabiria, Itsaso, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalek, Goimenek eta GFAk. Iraila eta urrian zehar, egindako lanen berri emateko asmoa dugu, eta herritarroi izango diren saio irekietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:
Featured
EKIN ERRONKARI!
NAHI AL DUZU JARDUERA-ESKUMUTURREKOA LORTU?
Oso erraza da. ZOZKETAN sartzeko hau egin behar duzu:
Featured
Atal berria estreinatu dugu web orrian! Hemendik aurrera Urretxuko hondakinen gaikako bilketa zerbitzuaren inguruko informazioa izango duzu hondakinen atalean.
Irimoko ingurua balioan jartzeko asmoz gurutzean panel panoramiko bat jarri dugu. Panel horretan bertatik ikusten diren tontorren izenak ikus daitezke.
Oraindik ez baduzu ikusi, animatu igotzera! ezin baituzu bertatik ikusten den ikuspegia galdu!
Aurten aste berdea aldaketa klimatikoaren inguruan zentratuko da eta horrekin lotuta hainbat jarduera izan ditugu: Agenda 21eko foro eskolarra, Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketa, eta Urolamet sentsibilizazio kanpaina.
Ekainaren 19tik aurrera organikoaren edukiontziaren sarraila mekanikoak (edukiontzi marroia) elektronikoengatik aldatzen hasiko dira.
Zaborra gaika hartuta, Urretxun inoiz ez da jaso joan zen maiatzean beste. Guztira 176.044 kilo izan dira gure herrian, eta horietatik 136.892 kilo gaika jasoak; beraz, %78ko birziklatze tasa.
Iragarrita zegoen bezala, joan den maiatzaren 2an, asteartea, Iparragirre kaleko hondakin kontenedoreak erretiratu ziren, Tourseko San Martin Eliza atzean zeudenak; hori horrela, Udalak aipatutako gune hori egokitu du: hiru aparkaleku jarri ditu eta beste bat zamalanetarako.
Sasieta Mankomunitateak publikoki zabaldu dituen datuen arabera, Urretxuk puntu batean egin du gora birziklapen tasari dagokionez, %75ean finkatuz. Martxoa antzekoa izan da bildutako hondakin bolumenari dagokionez, 174.000 kilotik gora, horietatik 130.000 kilo gaika jaso direlarik.

