Jasangarritasuna

Erreka eguna

Aurten, bizi dugun egoera berezia dela eta, ezin izan dugu erreka eguna ospatu eta Urola Ibaiko hondakinak jasotzeko enpresa bat kontratatu dugu Urretxu eta Zumarragako Udalok. Hilabete honetan, hiru egunetan zehar ibaiko hondakinak jaso eta Garbigunera eramango dituzte. Era berean, burdinsareak jarri ditugu herriko zubietako heldulekuetan, kaleetako zaborra ibaira erortzea ekiditeko.

Featured

Arratoien kontrola egiteko udazkeneko kanpaina martxan da

Aste honetan hasi dira Udazkeneko kanpainako lanak eta hiru egunetan zehar Udalerri osoaren kontrola egingo da. Horretarako udaberrian identifikatutako kokapenak eta orain arte jasotako abisuen guneak errepasatuko dira. Gunean bertan infestazio maila nolakoa den aztertu eta dagokion tratamendua egingo zaio.

Abuztuan ere AUZOBUSA zerbitzua mantenduko da

Abuztuan zehar Auzobusa zerbitzua mantenduko da astelehenetik ostiralera 13:10etan eta 20:00 eta 12:20etan larunbatetan. Zerbitzua 8 plaza dituen taxi egokitu baten bitartez emango da.

Poltsa konpostagarriak ematen dituen makina berria Gernikako Arbola Plazan

Sasieta Mankomunitateak, Urretxuko Udalarekin elkarlanean poltsa konpostagarriak ematen dituen beste makina bat jarri du Gernikako Arbola Plazan. Makina igogailu ondoan kokatzen da eta iada martxan dago.

Featured

Ekainaren 22tik aurrera sarrailak aktibatuko dira eta txartela beharko da

COVID-19 delakoaren ondorioz, martxoaren 17an errefusa, organiko eta pixoihalentzeko edukiontzien sarraila elektronikoak indargabetu ziren, baita landa-eremuetako birziklatze-guneetara eta etxoletara sartzeko ateak ere, txartelik gabe ireki ahal izateko.

Featured

Ostegunetako azoka Lizeora zabalduko da

Ostegun honetan, ekainaren 4a, ostegunetako azokak bi kokaleku izango ditu: Gernikako Arbola plaza (bertan mantenduko dira elikadura postuak) eta Lizeoko kantxa (bertan jarriko dira arropa eta oinetako postuak).

Featured

Edukiontzi marroietako sarrailak aktibatuko dira Ekainaren 1ean

Ekainaren 1ean edokiontzi marroietako sarrailak aktibatuko dira eta txartela beharko da.

Featured

Irimo mendiaren biodibertsitatea areagotzeko lanak aurrera doaz

Urretxuko Udalak otsailaren 17an aurkeztu zuen Irimoko biodibertsitatea areagotzeko Plana eta ordutik hona hainbat pausu eman dira.

Featured

Arropa bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio

Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoaren 31n bertan behera geratu zen arropa zaharren bilketa zerbitzua. Maiatzaren 25etik aurrera zerbitzuari berriro ekingo zaio.

Urretxuko udala