Jasangarritasuna

Featured

Lau edukiontzi ezarriko dira kafe kapsulak berziklatzeko

Urretxuko Udalak Udalerriko lau kontenedore guneetan kafe kapsulak birziklatzeko lau edukiontzi jarri dituela jakinarazten du. 

Featured

Urola Garaiak bat egingo du Europako mugikortasunaren astearekin bizikletak apainduz

Urola Garaiko lau udalek eta UGGASAk “Apaindu zure bizikleta: politagoa, funtzionalagoa eta praktikoagoa bihur ezazu, zure beharretara eta gustuetara egokituz” kanpaina antolatuz egingo dute bat Europako Mugikortasunaren Astearekin.

Featured

Baditugu kanpainaren irabazleak

Zorionak sarituei eta hau izan dadila ohitura jasangarri hau zabaltzen joateko lehen urratsa!

 

Featured

Plastikozko poltsen erabilera sahiesteko kanpaina abian da

Urola Garaiko Garapenerako Agentziak, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalekin batera, Plastikozko poltsen erabilera saihesteko eta erabilera bakarreko poltsen murrizketarako sentsibilizazio kanpaina abian jarriko dute.

Urretxuko birziklapen maila %79,5ean mantendu da 2021ean

Urtarriletik apirila bitartean, hondakinen gaikako bilketaren % 79-80ko emaitzak lortu dira, eta urte hasieratik batez beste % 79,5eko emaitza lortu dugu Urretxun, Mankomunitateko batez bestekoa baino 2 puntu gehiago. Emaitza ona da, eta, beraz, Urretxuko herritarrak zoriondu behar ditugu lortutakoagatik.

Featured

Arratoien kontrola egiteko udaberriko kanpaina martxan da

Aste honetan hasi dira Udaberriko kanpainako lanak eta hiru egunetan zehar Udalerri osoaren kontrola egingo da. Horretarako udaberrian identifikatutako kokapenak eta orain arte jasotako abisuen guneak errepasatuko dira. Gunean bertan infestazio maila nolakoa den aztertu eta dagokion tratamendua egingo zaio.

Featured

Gabonetan traste zaharrak egun bat lehenago atera behar dira

Gabonetan traste zaharrak egun bat lehenago atera behar dira. Zehazki abenduaren 23 eta 30eko gauean atera beharko dira 24an eta 31an atera ordez.

Gogoratu trasteak ez direla kontenedoreen kontra jarri behar, horretarako egokitutako eremuetan baizik.

Mila esker zuen laguntzagaitik!

Featured

Aldaketak Auzobusa zerbitzuan gabonetako jaietan

Gabonetako jaiak direla eta abenduaren 24 eta 31an Auzobusaren azken zerbitzua 15:30etan izango da. Ez da zerbitzurik egongo 18:00, 19:00, 19:30 eta 20:00etan.

Barkatu eragozpenak

Aldaketak zabor bilketan 24 eta 31an komertzio eta industri guneetan

EGUBERRITAN KOMERTZIOTAKO HONDAKIN BILKETAN ALDAKETAK

Abenduaren 24ko eta 31ko bilketak ez dira egingo.

Honako zerbitzuak dira bertan behera geratuko direnak egun horietan: 

Urretxuko udala