Eman ezazu izena Gizarte Zerbitzuen Bulegoan edo 943 03 80 83 telefonora deituta.
Eman ezazu izena Gizarte Zerbitzuen Bulegoan edo 943 03 80 83 telefonora deituta.
Urte amaierara gerturatzen ari gara poliki poliki eta udaletxean 2019ko aurrekontuak prestatzen hasi gara. Horretarako ezinbestekoa da Urretxuarren iritzia ezagutzea, beraz, iaz egin genuen bezala, aurten ere partehartzerako eta komunikaziorako bide ezberdinak ireki ditugu; horien artean auzotarren bilerak eta online inkesta.
Urrelur Museoak eta Urretxuko Udalak antolatutako asteak ezin zuen hasiera hobeagorik izan. Urriaren 27an Nafarroko diapiroak azrtetzeko aukera ezin hobea izan zen, eta euriak arratsaldeko azkeneko unerarte errespetatu zuen ekintza. Ondoren, astelehen, astearte eta asteazkenean ehunka ikasle bisitatu zuten Museoa eta aurtengo izarra den dinosauro erraldoia. Eta astebukaerako feria eta parkera ere bertako eta kanpoko bisitari ugari hurbiltzen ari dira.
Urola Garaia Mankomunitateko hamalau enpresatako ordezkariak elkartu dira UGLEn, euren atxikimendua emateko EUSKARALDIAri.
Urriaren 16an, asteartea, Urretxuko Udalak Kalerrotako asfalto zati bat konpontzeko asmoa du, zehazki esanda tanatorio parean kokaturik dagoen gunea, bigungune bat baitago bertan eta Udalak aldez aurretik partxeatu egin behar izan du zirkulazio segurua bermatzeko. Lan horren kostua 7.150 euro ingurukoa izango da.
UGGASA eta eskualdeko Udalok elkarlanean, "Argi Dugu" ekimena martxan jarri dugu. Ekimen hau eskualdeko biztanleei dago zuzenduta eta etxebizitzetan egiten den energia kontsumoaren gakoak hobeto ezagutzea du helburu, baita zaurgarritasun energetikoaren errealitatea ezagutzea eta berau ekiditeko neurriak hartzea.
"0-3 urte bitarteko haurrak baiokortasunean hezi"
Urretxu eta Zumarragako udalek Eguberrietan oinarritua 3. eskaparatismo edo Erakusleiho Tailerra jarri dute martxan jada. Horrekin, bi udalerrietako dendariei erakusleihoak apaintzeko lanean lagundu nahi zaie, eta, bide batez, Eguberrietako Erakusleiho Lehiaketan parte hartzera animatu, zeinak aurtengoan XIII. edizioa izango duen.
Urriaren 3an, asteazkena, Aquarbeko bulegoa itxita egongo da. Egun horretan bezeroen arretarako langileek trebakuntza saio bat izango dutelako.
Gainontzeko zerbitzuak normaltasunez arituko dira.