Berriak
Kirol ikastaroen 2019ko programazioarekin jarraituz eta egunerokora itzultzen laguntzeko, Aldiri kiroldegiak ikastaro programa berria eta zabala eskaintzen du, garai berriei egokitutako ikastaroak, eta biztanle guztientzako modukoak.
Eskaintza zabala egin da, besteak beste, gazte eta haurrentzat ikastaro hauek garatuko dira: Gimnasia Erritmikoa eta Gaztebike. Helduentzat: Zumba, Mantentze Gimnasia , Zikloindor, Pilates, Ziklo-Power, Power-GAP, 3. Adineko Gimnasia eta TRX. Helduen eskaintzari dagokionez urtean zehar egindako ikastaro berdinak proposatzen dira eta honako ikastaro berriak eskaintzen dira: Total Training, Core eta Hipopresiboak.
Abenduaren 21ean eman zen aditzera aurtengo Santa Lutziko argazki rallyko irabzaleak, Zelai Arizti kultur etxean egindako sari banaketa ekitaldian. Bertan antolatzailea izan den Argazki elkarteko kideez gain, laguntzaileak izan diren bi udalen ordezkariak ere izan ziren. Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ere proiektatu ziren, emanaldi zoragarrian. ZORIONAK!
Abenduaren 20an Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusia irrifarrez, algaraz eta txaloz bete zen gure herrietako margolari eta idazle gaztetxoei merezitako sariak ematerakoan. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!
Tradizioari jarraituz, Santa Lutzi jendetsua izan dugu, eguraldiak lagundu ez duen arren. Osteguna izanik, euria eta hotza medio lehenengo orduetan bisitariak poliki poliki agertu ziren, baina eguerdierako dena beteta zegoen eta publikoak berriro ere harrera eta babesa ezin hobea eskaini dio feria honi. Ederrena frontoia ere bete egin zen goiz eta arratsaldean. Argazki rallyan ere parte hartze polita izan zen: Euskal herri osotik etorritako 44 lagun, 34 heldu eta 10 gaztetxo. Abenduaren 21ean egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.
Igor Zubillaga eta Mikel Serranok, Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek aurkeztu dute prentsaurrekoan aurtengo Santa Lutzi Feria. Hemen ikusi dezakezue Aldundian Ainhoa Aizpuru diputatuaren eskutik egindako agerpenaren bideoa.

