Berriak

Featured

Auzolan deialdia: inguru garbiketa

Badirudi gaitz honek gure kale, mendi eta basoei ere eragin diela. Ez gara COVID-19az ari, zentzugabekeriaz baizik. Garbiketa zerbitzuek beren lana egin dute, baina sortutako kalteak handiak dira.

Horregatik, bihar goizeko 10:00etan,  Pagoeta Igerilekuko atarian egingo dugu hitzordua. Lauko taldetxotan elkartu eta ingurua txukuntzeko (zaborrak jaso eta ahal den heinean eragindako kalteak konpontzera)

Eskularruak, zabor-poltsak eta beharrezko materiala eramango ditugu bertaratzen diren guztientzat

Featured

Gaztetxoak aire librean

Oporretako egunetan gaztetxoek aire librean disfrutatu ahal izan dute, natura, kirolaz eta ingurumenaz gozatuz Santa Barbaran.

Aldaketak kirol instalazioen erabileran

Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi digunez, COVID-19aren eta jarduera fisikoaren eta kiroletako Informazioa eguneratu du, eta horrenbestez, 16/2021 dekretuaren inguruko interpretazioa.

Featured

Aldaketak Intxeneako obran

Intxeneako biribilgune berriko obra-lanak direla eta, apirilaren 6tik aurrera itxita egongo da GI2632-tik Aparizioko biribilgunera jaisten den erraila. Gainera, Aparizioko biribilgunetik GI2632 errepidera doan erraila itxita mantenduko da (Zumarragako noranzkoan).

Featured

Irakurketa errazaren kluba euskaraz

Irakurtzeko eta praktikatzeko gune bat da: modu gidatuan, dibertigarrian eta taldean.

Featured

Urretxu ezagutu eta gozatu

Oporretako egunak datozkigu eta bizi dugun egoera ezin hobea da bertan ditugun balio kultural eta turistikoak ezagutzeko.

Featured

Apirileko kultur agenda prest

Hemen duzue berriro kultur agenda, apirileko ekintzekin. Datozen egunotan buzoneatuko da Urretxuko etxeetan.

Featured

Oporretako aisialdi eskaintza

Urretxuko Udalak datorren oporraldirako aisialdi eskaintza aurkezten dizue. Ekintza guztietan COVID-19ak ezartzen dituen protokoloak beteko dira.

Featured

Aldaketak Jose Mari Lasa plazan

Datorren astean Jose Mari Lasa plazako urbanizazio lanak  hasiko dira.

Urretxuko udala