Lanbidek DSBE jasotzen duten pertsonei erraztu egiten die BGDSren onuradun gisa ere onuraduna izatea
Lanbidek DSBE jasotzen duten pertsonei erraztu egiten die BGDSren onuradun gisa ere onuraduna izatea
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” izeneko ekitaldi ibiltaria Urretxun izango da, datorren martxoaren 12an.
Urretxuko Udalak, kultura eta artea herritarrengana hurbiltzeko apustuari jarraituz, udalerriko hainbat puntutan dauden eskulturak identifikatu ditu. Urretxuko Udalak espazio publiko irekietan jarritako 14 eskultura edo hiri-eskultura multzo ditu guztira, baita Urretxuar askok ezagutzen ez duten hainbat ondare artistiko ere.
Urretxuko eta Zumarragako udalek 2021erako prestatutako arte eszenikoen programazioa aurkeztu dute. Bi Udalek kulturaren aldeko apustua egin zuten pandemia hasi zenean, eta erabaki horri eutsiko diote 2021ean ere- Hala, martxoak hasiko den denboraldi honetarako 9 ikuskizun programatuko dira helduentzat eta 7 haurrentzat, unean-unean ezarritako osasun-neurriak beteko direla bermatuta.
Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek BERTSO, NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIA 2021 lehiaketarako deia egin dute. Hemen duzue informazio guztia.
“Egunean behin” lehiaketa Urretxu-Zumarragako 0-16 urteko seme-alaben gurasoentzat.
Urretxuko Udalak Sustapen Soziokulturalari, Euskarari eta Kirolari zuzendutako dirulaguntzak argitaratu dira gaur Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Hemen duzue berriro kultur agenda, martxoko ekintzekin. Modu errezean, egunez egun eta laburbilduta dituzue hilean zehar zuen eskura izango dituzuen ekintzak.
GI-2362 errepidean, Aparicio Auzoan, Intxeneako biribilgunea egiteko obra-lanak direla eta, otsailaren 26tik aurrera itxita egongo da egungo biribilgunetik GI-2632 errepidera doan erraila (Zumarragako noranzkoan). Eraginak obra lanen lehenengo fasea bukatu arte luzatuko dira eta hauen iraupena 3 hilabeteetan zenbatesten da.