Berriak

Featured

Udalak Sarralde saldu du

Urretxuko Udalak Sarralde enpresa zena (10.000 metro koadro) Sprilur sozietate publikoari saldu dio, 1’7 milioi euroren truke.

Featured

Eguberri, eguzki berri

Gaur “Eguberri, eguzki berri” bideo ipuina ezagutzeko aukera dugu. Helburua, familiei, batez ere haurrei, baina orokorrean herri guztiari zuzenduta Eguberrien inguruko kontakizunari irudia jartzea izan da. 

Featured

"Odolekoak" Antxiñe Mendizabalen liburuaren aurkezpena

Abenduaren 18an aurkeztuko du Antxiñe Mendizabalek bere azken lana "Odolekoak" eleberria, Urretxuko udaletxeko portaloian. Aforo muga dela eta, aldez aurretik erreserbatu behar da lekua 943 038088 telefonora deituta.

Featured

Bakardadearen inguruko diagnostikoa

Urretxuko Udalak, herrian bizi diren adineko pertsonen errealitatea ezagutu asmoz, Bakardadearen inguruko diagnostikoa egin eta argitaratu du, FARAPI Koop. Elkartearekin batera.

Featured

Euskaraz irakurtzea erraza da

Hizkuntza normalizaziorako gune berri bat jarriko du martxan Udalak

Featured

Uruguaik Iparragirreren eta euskal diasporaren omenezko posta zigilua argitaratu du

Bere jaiotzaren berrehungarren urteurrena dela eta, Jose Maria Iparragirre euskal poeta eta musikari ezagunak hil ondorengo omenaldi berri bat jaso du. Oraingoan, posta bidez, Uruguaiko Posta Zerbitzuaren, Uruguaiko Euskal Insituzioen Federazioaren eta Urretxuko udalerriaren eskutik.

Featured

Ombuaren itzala: sarrerak salgai

Azaroaren 24an aurkeztu zen Urretxu-Zumarragan Eguzki Art Zinema ekoiztetxearen OMBUAREN ITZALA  proiektua, Pedro Mari Otañoren figuraren  ingurukoa. Aurkezpen honetan, Patxi Bisquert aktore ezagunak eta ekimenaren sustatzaile nagusiak, proiektu honen berri eman zuen; Pello Mari Otaño (Zizurkil, 1857 - Rosario, Argentina, 1910) bertsolariaren  inguruko filma egiteko proiektu partehartzailea, auzolanean oinarritua.

Featured

Euskararen nazioarteko egunerako adierazpena

2020KO EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNERAKO ADIERAZPENA

Euskara, aurrerabide

Gizartea euskaraz biziberritzea helburu

Inoiz inork pentsatuko ez zukeen eran jo gaitu gaitzak. Beste horrenbeste, gaitzaren ondorioek. Mundu osoa, gizarte guztiak, egitura guztiak, pertsona guztiok jarri gaitu geure benetako neurriaren aurrean, buruz buru. Kupidarik gabe utzi du agerian ahaztu nahi genukeen zerbait: zaurgarriak gara; zaurituta gaude.

Featured

Arte ederretako tailerren ekintzak abenduan

Udal arte tailerrak amaiera ederra emango dio ezohiko urte honi. Ikasleen irudi eta koloreek artea nagusi den mundura eramango gaituzte, ba al zatoz?

Urretxuko udala