Uda iristean jai giroa zabaltzen da nonahi. Sanjoanak badatoz eta laster Santa Anastasien antolaketan hasiko gara. Dagoeneko martxan jarri da egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa. Animatu parte hartzera!
Beste urte batez lehiaketa honek uda ate joka dugula iragartzen digu eta gure etxeko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apaintzera animatzen gaitu, Urretxuri eta Zumarragari itxura atseginagoa eta naturalagoa ematen.
Urretxu eta Zumarragako Udalek hainbat urte daramatzate jada aire libreko pintura lehiaketa antolatzen, eta aurten, 2023an, berriz 13. edizioa egingo dute. Lehiaketa ekainaren 17an izango da.