Datorren astelehenean, ekainaren 28an, irekiko dira Pagoeta Udal Igerilekuak.
Datorren astelehenean, ekainaren 28an, irekiko dira Pagoeta Udal Igerilekuak.
Igandean Urretxun egingo den Gipuzkoa Klasikoa aurkeztu da gaur Udaletxean. Prentsaurrekoan, Joanjo Gozalez, Gipuzkoako Federazioko lehendakaria, Abraham Olano, zuzentari teknikoa, Aitor Chico, karrerako Zuzendaria eta Goierri Txirrindu eskolako ordezkaria eta Maialen Fidalgo, Kirol arloko zinegotzia izan dira. Gazte mailako txirrindularitza proba hau egutegiko garrantzitsuena da eta, hala, nazioarteko txirrindulari onenek parte hartuko dute.
Laguntza hauen xedea, biztanleriaren kolektibo desberdinen ohiko bizilekurako etxebizitzaren alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea da.
Herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apainduz Urretxuri eta Zumarragari itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzea, eta ohitura on hori herritarren artean zabaltzea da lehiaketa honen helburua.
EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak Anna eta Olivia txikien gertaera krudela kondenatu eta gaitzesten du. EUDELek elkartasuna adierazi die sendiari eta hurbilekoei, bai eta indarkeria matxistaren biktima guztiei ere. EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak bere elkartasuna agertu nahi die haurren sendiari eta gertukoei eta gonbidapena luzatu die Udalei isileko elkarretaratzeak deitzeko, bertan guztion gaitzespena eta elkartasuna adierazteko.
Urretxuko Udalak bat egiten du deialdiarekin, eta gonbidapena luzatzen die herritar guztiei, Iparragirre plazan, arratsaldeko 18:45ean egingo den 10 minutuko kontzentrazioan parte hartzera.
Maiatzaren 3an, Urretxuko Udalak, HURREN merkataritza-mahaiarekin batera, erosketa-bonuen bigarren edizioa jarri zuen abian, tokiko merkataritza eta zerbitzuak suspertzeko eta, aldi berean, familiei laguntza zuzena emateko, tokian-tokiko dagoen kontsumoa sustatzeko.
Txiribiri Euskal Zizelkari Taldeak azken urteotan egurrean egindako zizelkatze-lanak biltzen dituen erakusketa honetara gonbidatzen gaitu. Beste behin ere, bertako arte-sorkuntzak bere distira eta lan ona erakusten du.