Kultura-Gazteria

Lore Sariketarako deialdi berria
Featured

Lore Sariketarako deialdi berria

Beste urte batez  lehiaketa honek uda ate joka dugula iragartzen digu eta gure etxeko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apaintzera animatzen gaitu, Urretxuri eta Zumarragari itxura atseginagoa eta naturalagoa ematen.

 Epaimahaiak leiho, balkoi eta baserrien sarreretan jarritako loreak ikusiko ditu ekainaren 12tik 23ra bitartean, eta lore apainketa ederrenak saritzen saiatuko da.

SARIAK

  • Kaleko balkoi eta leihoen artean: 10 sari
    • Sari bakoitza: 50 euro, diploma eta oparia.
  • Baserrien artean: 6 sari
    • Sari bakoitza: 50 euro, diploma eta oparia.

Gure helburua herritarrak Zumarraga eta Urretxu zaintzera eta apaintzera animatzea da, eta ez lehia bultzatzea; horrenbestez, ez dugu mailarik bereiziko sarietan, eta aukeratutako balkoi, leiho eta atariak era berean sarituko ditugu. 

SARI BANAKETA: uztailaren 14an egingo da, eguerdiko 12etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian.

ANIMA ZAITEZ !!


 

Urretxuko udala