Berriak
Azaroaren 24an Urrelur mineralogia eta paleontologia asteko VI. Argazki Lehiaketaren sari banaketa egin zen. Lehiaketa Argazki Elkarteak eta Urrretxuko Udalak antolatzen dute elkarlanean eta aurtengo edizioan oso parte hartze handia izan da: 25 heldu eta 9 gaztetxo. Zaila izan zaio epaimamahikoari erabakia hartzea baina hementxe dituzue sarituak, ZORIONAK!
Aurten ere giro ezin hobean ospatu genuen. Han izan ziren Herri kirol taldea, Iparragirre Balerdi Musika Tailerra eta Lizarriturri Txistulari Elkartea eta eta, nola ez, odolki pintxoen dastaketa, hori guztia San Martin auzoko bizilagunen laguntzarekin.

