Berriak
Abenduaren 15ean banatu ziren aurtengo Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketen sariak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!
Tradizioari jarraituz, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du utzi aspertzeko unerik. Lehiaketa guztien emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze polita izan da: Euskal herri osotik etorritako 41 lagun, 39 heldu eta 2 gaztetxo. Urtarrilaren 3an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.

