Iazko aldaketa eta berrikuntzen arrakasta ikusita, aurten ere, ohituraz abenduan ospatzen zen baserritarren feria, San Martin egunean ospatuko da , bai feria eta bai San Martin eguna indartzeko asmoz.
Ez hori bakarrik, auzotarrez eta baserritarrez gain, Herri Kirol taldekoak ere bertan izango ditugu, iazko moduan. Gure herri kirolak berreskuratu eta ezagutzera emango dituzte gerturatzen diren haur eta helduen artean.