Berriak

Featured

Patata tortila kozinatu beharko dute gazteek, 2025eko sukaldaritza lehiaketan

Bi berrikuntza izango ditu aurtengoak: batetik, parte hartzeko adina 18 urtera igo dute; bestetik, Gernikako Arbola Plazan izango da, Ederrena Pilotalekuan beharrean

Featured

Herentzia eta testamentuen inguruko hitzaldia

 +65 Foroak, maiatzaren 22rako, arratsaldeko 5etan Aizpuruenea Kultur Etxean, “Herentzia eta Testamentuak ikuspegi juridikotik” hitzaldia antolatu du Marta Garcia-Jalón notarioaren eskutik.

Featured

Urrelurren Museoen eguna ospatzen

Urtero maiatzaren 18aren inguruan ekintza bereziak egiten dira Museoa jendearengana hurbiltzeko eta mineral eta fosilen munduarekiko jakinmina pizteko. Urretxu eta Zumarragako ikastetxeentzat doako bisita gidatuak, haurrentzako zientzia tailerrak, txangoa eta ate irekien eguna dira aurtengo programazioko ekintzak.

Featured

Xabier Ormazabal Bekaren edizio berria Urretxun

Maiatzak 29 eta 30: alpinismoko erreferenteekin topaketa eta “euskal elurretako lehoinabarraren” legatuaren ospakizuna

Datorren maiatzaren 29 eta 30ean, Urretxuko Udalak Xabier Ormazabal Bekaren topaketaren edizio berri bat ospatuko du, mendizale urretxuarra omentzeko eta belaunaldi berrien artean aaltuerekiko zuen grina bizirik mantentzea helburu duen ekimena.

Featured

Udako multikirol eskaintzan izena emateko epea maiatzaren 12an zabalduko du Urretxuko Udalak

Udako multikirol eskaintzan izena emateko epea maiatzaren 12an zabalduko du Urretxuko Udalak.

Featured

Euskal Jaia 2025: karrozentzako izen ematea zabalik

Aurtengo Euskal Jaiaren ibilaldian karrozek parte hartzeko izen ematea zabalik dago. Interesatuta dauden koadrilek beraien datuak eman behar dituzte kultur etxean, 943 03 80 88.

 

 

Urretxuko Udalak langileak kontratatuko ditu Pagoetako udal igerilekuetarako 2025

Pagoetako udal igerilekuak aurki irekiko direnez, Urretxuko Udalak langileak kontratatuko ditu ondorengo zerbitzu hauek emateko:

  1. Sorosleak
  2. Harrera, sarrera eta kontsigna zerbitzua betetzeko Atezain-laguntzaileak
Featured

Urretxuk Osasun Zentrora zabaldu du Kirol Orientazio Zerbitzua

Urretxuko Udalak KOZ (Kirol Orientazio Zerbitzua) zerbitzua osasun zentrora zabalduko dela jakinarazi du gaur, 12:00etan Udaletxeko atarian egindako ekitaldian. KOZ zerbitzuak gero eta handiagoa den behar bati erantzuten dio, eta horrek bizitza aktibo, osasungarri eta inklusiboa sustatzeko gizarte- eta kirol-eskaintza bat eskatzen du.

Featured

Udaleku irekiak 2025

Urretxu eta Zumarragako udalek martxan jarri dituzte aurten ere haurrentzako udalekuak. 

Urretxuko udala