Kultur agenda

GIZA IRUDIA IKASTAROA, Josu Marotorekin

Hasi 04.02.2026 18:30 bukatu 21:00
Ikustaldiak: 556

Kuota: 10,30€
Programa honetako 3 saiotan apuntatuz gero, %25eko deskontua

    Hurrengo saioak: martxoak 4 Giza irudia eta martxoak 13 Akuarela “Mendo”rekin. Izen-ematea zabalik kultur etxean 943 038088.

    Izen ematea: abenduaren 5ea arte kultur etxean

     

    ANTOLATZAILEA: Urretxuko Udala

    •  

     



    AZKEN ALBISTEAK

    DIRULAGUNTZAK

    asociaciones.jpg

    ELKARTEAK

    Filatelia, numismatika, antzerkia, argazkilaritza, bertsoa, zinema, musika, perkusioa, abesbatza, artisautza, eskulana, dultzaina, dantza, kultura, euskal historia, txistua, eta abar.

    Animatu zaitez eta hartu parte gure elkarteetan!

    KULTUR ETXEA

    Urretxuko Kultur Etxeak herriaren onurarako diren herriko elkarteei hainbat ekitaldi (bilerak, aurkezpenak, prentsaurrekoak...) antolatu ahal izateko aukera ematen die.
    kulturetxe_hasiera.jpg
    urrelur_hasiera_2.jpg

    URRELUR MUSEOA

    Urretxuko Urrelur Museoak estatu mailan mineral eta fosil erakusketa garrantzitsu eta handienetakoa da. Lurra osatzen duen materiaz, elementu kimikoez eta munduaren bilakaeraz mintzatzen zaizkigu, besteak beste.

    JUAN DE LIZARAZU ERAKUSKETA GELA

    Juan de Lizarazu Erakusketa Gelak urtean zehar hainbat pintura eta eskultura erakusketa izaten ditu. Gela honetan erakusketa egin ahal izateko dagokion eskaera orria bete eta Udaletxean aurkeztu behar duzu. Era berean aurkeztu nahi duzunaren lagin bat (8 – 10 argazki) ere erantsi.

    lizarazu_hasiera.jpg
    Labeaga-Fachada_tx.jpg

    LABEAGA ARETOA

    353 lagunentzako edukiera duela, Urretxuko Labeaga Aretoak Batzordeak antolatutako eta herritarrei zuzendutako hamaika ekitaldi hartzen du. Era berean, helburu bera duten ekitaldietarako elkarteei zein gizabanakoei ere erreserba egiteko aukera eskaintzen zaie.

    Labeaga Aretoa erabilera anitzeko zentroa da non, batik bat arte eszenikoak (antzerkia eta dantza), musika eta zinea programatzen diren, baita ikus-entzunezkoa eta era guztietako ekitaldiak ere.

    20.000 liburu, 1200 bideo, 600 CD y 100 CD-Rom inguru dauzkagu.
    liburutegia_2.jpg
    urretxuko-aterpetxea--santa-barbara_4776921932_o_tx.jpg

    SANTA BARBARA ATERPEA

    Ermitaren ondoan dago aterpetxea, guztiz eraberritutako eraikinean. Talde, familia edo norbanakoentzako zerbitzu ugari ematen ditu. Lo egiteko oheak, gela irisgarriak. Gosaldu, bazkaldu edo afaltzeko jatetxea. Menu aukera zabala. Aisialdi eskaintza, tailerrak. Mendi ibilaldietarako abiapuntu edo helmuga ezin hobea.

    JAIAK ETA FERIAK

    Urretxuko jaiak irailaren erdialdera ospatzen ditugu. Horrez gain, ezin ditugu ahaztu udalerrian egiten diren azokak.

    fiestas_ferias.jpg
    captura-de-pantalla-2017-01-20-a-las-11.57.50.png

    LEHIAKETAK ETA BEKAK

    Sormenari bultzada eman eta sortzaileei ikusgarritasuna emateko helburuz, Udalak hainbat lehiaketa antolatzen ditu urtero. Lan ildo eta kultura arlo ezberdinetara zabaltzen dira: literatura, argazkigintza, arte ederrak, lore zaintza, diseinua, arte plastikoak... eta adin guztieko pertsonei zuzenduta daude.

    Urretxuko udala