Museoa

Urtero, maiatzaren 18aren inguruan, ekintza bereziak antolatzen dira Urrelur Museoa kalera atera eta herritarrei gerturatzeko, mineral eta fosilen munduarekiko jakinmina piztuz. Irteerak, bisitaldi gidatuak, kaleko ekintzak, haurrentzako tailerrak... Aurten maiatzaren 10etik 18ra izango dira ekintzak.

Azaroaren hasieran gauzatzen da, Urrelur astearen barruan. Berezko nortasuna du eta mundu osoko zaletu eta adituak erakartzen ditu. Bildumazaleen ikurra eta topagunea, benetako bitxikeriak aurkitu eta erosteko gune ezin hobea. Gainera tailer didaktikoak eta haurrentzako txokoa ere hartzen ditu.

Maiatzean eta urrian. Egun osoko irteerak, ale bilketa eta bisita kulturalak konbinatuz. Adituen laguntza teknikoaz gidatuta, bisitatu behar diren guneen txosten informatiboak banatzen zaizkie bidaiariei.

Museoaren ordutegiaren barruan, esku liburu eta panel informatiboen laguntzarekin egin daiteke bisita.

  • Ez da behar aldez aurreko zitarik
  • Doan

Bisita osoa azalpenekin egiteko aukera, baita bakarrik gehien interesatzen zaizkizun ataletan sakontzeko modua ere. Zure neurrira egokitu dezakezu, museoko ohiko ordutegiaren barruan.

  • Ez da behar aldez aurreko zitarik
  • Doan

Museoaz jabetzeko modu egokiena da eta bereziki taldeentzat oso aproposa (10 lagun gutxienez).

* Ordainketa modua: transferentzia bidez.

Mineral eta Fosilen Museoa

Urretxuko Urrelur Museoak estatu  mailan mineral eta fosil erakusketa garrantzitsu eta handienetakoa da.

Lurreko altxorrak

Gauza askoren berri ematen digute mineral eta fosilek. Lurra osatzen duen materiaz, elementu kimikoez eta munduaren bilakaeraz mintzatzen zaizkigu, besteak beste. Horrez gain, erakargarria da erabat harri askoren edertasuna. Horren guztiaren berri jasoko dute Urretxuko Mineralen eta Fosilen Museora hurbiltzen direnek eta Natur Zientzien mundu interesgarrira hurbiltzeko aukera paregabea izango dute. Gainera bildumaren aniztasunak eta kalitateak Urrelur aparta izatea lortzen dute.

Museoa 1987 urtean sortu zen, Urretxuko Udala eta Aguado-Goñi sendiaren arteko lankidetzari esker.

Urrelur Urretxuko kultur etxeko beheko solairuan dago kokatua eta bertan bi zati bereizten dira: bata, mineralei dagokiona, 1.000 pieza inguru katalogatuta dituena eta konposizioaren arabera hamaika taldetan sailkatuak daudenak; bestea, fosilei dagokiona, bost kontinenteetatik jasoak, eta kronologikoki jarriak. Gainera, erakusketa honek badu harkaitzei eskainitako leku berezi bat.

Konpromisoa kalitate turistikoarekin

Bisitak

Informazioa eta erreserbak Helbidea: Jauregi, 19 - 20700 Urretxu (Gipuzkoa) Tel.: 943 038 088 E-mail: kultura.ur@urretxu.eus

Ordutegia

01

Astelehenetik ostiralera:

10:00 - 12:30 eta 17:00 - 20:00
02

Larunbatetan

10:00etatik 12:30etara
03

Itxita

Urtarrilak 1 eta 6; Martxoa: 19; Aprilak 9, 10, 11, 12 eta 13; Maiatzak 1 eta 2; Ekainak 24; Uztailak 2, 25, 31 eta uztailean larunbatetan; Irailak 21 eta 23; Urriak 12; Abenduak 8, 24, 25, 26 eta 31. Aste Santuan, Abuztuan eta Gabonetan: deitu.

Bisitaldi motak eta prezioak

Bisitaldi libreak
Doako sarrera eta audiogida zerbitzua. Ez da behar aldez aurreko zitarik.