Kultura - Gaztedia
AGENDA
-
Liburua: APEGOS FEROCES, Vivian Gornick (AEB) -
“JOSEP”, Aurel (Francia) -
Eguna(k): ostirala, 22. Ordua(k): 19:30. PROYECTO LARRUA. Sarrera: 10€. Gazte txartelarekin: 7€. Ordu Gaztea: 5€. ..."Jordi Vilasecak eta Aritz Lópezek zuzendutako dantza-proiektua da, berezko hizkuntza bat duena, eta hainbat estilo, fisikotasun eta diziplina uztartzen dituena (Break Dance eta Dantza Garaikidea). Hainbat urte beste konpainia nazional eta nazioartekontzat lanean eman ondoren, berriro batu ziren bi sortzaile hauek 2015ean euren lan egiteko eta dantza ulertzeko modua ezagutzera emateko."
AZKEN ALBISTEAK

Zine txiki saiorako sarrera zozketa facebooken
Bi sarrera bikoitz zozketatuko dira Urretxuko Udala eta Zelai Arizti kultur etxeko facebookean.

Urtarrilaren 24n Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna Urretxun
2021eko urtarilaren 24an, Urretxu eta Zumarragako udalen eskutik, PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTSen la berria izango dugu Urretxuko Ederrena pilotalekuan: “Amaren...

Kultur agenda berriro kalean
Hemen duzue berriro kultur agenda, urtarrileko ekintzekin. Modu errezean, egunez egun eta laburbilduta dituzue hilean zehar zuen eskura izango dituzuen ...
ELKARTEAK
Animatu zaitez eta hartu parte gure elkarteetan!
KULTUR ETXEA
URRELUR MUSEOA
Urretxuko Urrelur Museoak estatu mailan mineral eta fosil erakusketa garrantzitsu eta handienetakoa da. Lurra osatzen duen materiaz, elementu kimikoez eta munduaren bilakaeraz mintzatzen zaizkigu, besteak beste.
JUAN DE LIZARAZU ERAKUSKETA GELA
Juan de Lizarazu Erakusketa Gelak urtean zehar hainbat pintura eta eskultura erakusketa izaten ditu. Gela honetan erakusketa egin ahal izateko dagokion eskaera orria bete eta Udaletxean aurkeztu behar duzu. Era berean aurkeztu nahi duzunaren lagin bat (8 – 10 argazki) ere erantsi.
LABEAGA ARETOA
353 lagunentzako edukiera duela, Urretxuko Labeaga Aretoak Batzordeak antolatutako eta herritarrei zuzendutako hamaika ekitaldi hartzen du. Era berean, helburu bera duten ekitaldietarako elkarteei zein gizabanakoei ere erreserba egiteko aukera eskaintzen zaie.
Labeaga Aretoa erabilera anitzeko zentroa da non, batik bat arte eszenikoak (antzerkia eta dantza), musika eta zinea programatzen diren, baita ikus-entzunezkoa eta era guztietako ekitaldiak ere.
GAZTE BIDEAN
Aisialdi hezitzaile baterako gune berria eta doakoa; 12-17 urte bitarteko gazteei zuzendua.
Bi hezitzaile diplomatu ditu; sozializatzeko, jendea ezagutzeko eta arlo zabal batean jarduerak egiteko aukera eskaintzen die gazteei.
Urretxu eta Zumarragako udalek kudeatzen dute zerbitzua.
SANTA BARBARA ATERPEA
20.000 liburu, 1200 bideo, 600 CD y 100 CD-Rom inguru dauzkagu.
JAIAK ETA FERIAK
Urretxuko jaiak irailaren erdialdera ospatzen ditugu. Horrez gain, ezin ditugu ahaztu udalerrian egiten diren azokak.