Ekitaldiak

  • Hasten da: 15.12.2024 17:00
    "Jon gazteak ez daki beldurra zer den, beraz, haren aitak aholku zentzuduna eman dio, behin eta berriro zer ote den azaltzen saiatu ondoren: goxo-goxo bizi den etxea utzita, beldurraren bila abiatzea. Hasteko Jonek sorgin batekin egingo du topo, eta hark gaztelu sorgindu batera bisitan joatea gomendatuko dio; bertan hiru egun ematea lortzen badu, gaztelua sorginkeriaz libre geratuko da eta “gaztelutik kanporatutako” erregeak bere alabarekin ezkontzen utziko dio. Hala, Jonek hauei guztiei egingo die aurre: maitagarriegia den mamu bati, pirata ezpatari bati, kapadun banpiro bati; horrez gain, saskibaloian arituko da burua galdu duen digante batekin eta hiru buruko deabru baten hiru buruekin eztabaidan ere bai. Ipuin hau Grimm anaien klasiko bat da eta hauxe adierazi nahi digu: beldurra zer den ez badakizu, adorea ere ez duzu ezagutuko. Psikologo ausart batek liberatzeaz ere hitz egiten duela esango luke, helduarora heltzeaz, “habia”tik abiatzeaz. Ez dugu horrenbesteraino heldu nahi, ez da hori gure asmoa. Umeek ondo pasatzea da gure helburua, eta hartu nahi dugun uzta hauxe da: barre pilo bat!"
  • Hasten da: 17.11.2024 17:00
    "Potx eta Lotxen ametsa betetzear da! Denbora askoan aurrezten ibili eta gero, hegazkinez bidaiatu ahal izango dute. Baina aireportuko megafoniatik entzuten dute euren hegaldia atzeratu behar izan dela ezinbestean. Aireportuan luzaro egon beharko dute zain. Zer abentura biziko dute?"
  • Hasten da: 20.10.2024 17:00
    "NESKA aurrera doa bidean, bere atearekin, izan zen bizitza eraikitzen duten oroitzapenez betetako ate-etxearekin. Berriro bizi nahiko lukeen bizitza, oraintxe bertan balitz bezala. Mendiak eta hiriak ibiltzen ditu, ibaiak eta basamortuak zeharkatu, itsasoaren barrenean galdu. Gaur, ordea, zain dago atearen bestaldean. Egun berezia du. Bere urtebetetze eguna. Atea jo dute?". Testu gabea. Gorputzaren mugimenduan eta musikaren dramaturgian oinarritua
  • Hasten da: 19.05.2024 17:00
    Iratxoen Kantu Sekretuak magiaz beteriko ikuskizuna da. Iratxoen kantu sekretuen bidez Gookapi baso magikoan murgilduko gara, eta iratxoen sekretu ugari ezagutuko ditugu. Haiekin batera gure ingurune naturala maitatzen eta babesten ikasiko dugu. Pintxo iratxoak, 3D abatar elkarreragileak, ikus-entzuleoi bere unibertsoko sekretuak kontatuko dizkigu eta baita mundu magikoan murgiltzeko kanta, hitz eta koreografiak erakutsiko ere. Pintxo, Mithy, Liz, Hur, Xira, Maisu Jakintsu eta bestelako iratxoek Iñigito Txapelpunk abeslariarekin, Andrea Covadonga, Alazne Astorga eta Ugaitz Alegria aktoreekin eta Irati eta Naia Petralanda dantzariekin talde berezi bezain txundigarria sortu dute. Magiak gainontzekoa egin du, inoiz ez bezalako ikuskizun berritzaile eta emozioz beterikoa sortuz. Nola? Ba egia esan, dena hasten da abesti batekin... Eta gero beste bat dator, eta beste bat... Eta azkenerako unibertso magiko bat eratzen da. Eta hor, magia horretan murgilduta, haur zein gurasoak giro alaian murgiltzen dira helburu soil batekin: ondo pasatzea!
  • Hasten da: 21.04.2024 17:00
    “Marimotots zuhaitz baten adaburura igo da, han goitik lurra hobeto ikusteko. Pirritxek eta Porrotxek atzetik jarraituko diote. Eta zuhaitzez zuhaitz eta adarrez adar, espero gabeko lekuetara helduko dira.”
5 1213 eu eventscd9fd41c55402724923ce0079620761b

Urretxuko udala