Jasangarritasuna

Irimoko gurutzean panel panoramikoa

Irimoko ingurua balioan jartzeko asmoz gurutzean panel panoramiko bat jarri dugu. Panel horretan bertatik ikusten diren tontorren izenak ikus daitezke.

Oraindik ez baduzu ikusi, animatu igotzera! ezin baituzu bertatik ikusten den ikuspegia galdu!

2017ko Aste Berdea

Aurten aste berdea aldaketa klimatikoaren inguruan zentratuko da eta horrekin lotuta hainbat jarduera izan ditugu: Agenda 21eko foro eskolarra, Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketa, eta Urolamet sentsibilizazio kanpaina.

Edukiontzi organikoaren sarraila aldaketa

Ekainaren 19tik aurrera organikoaren edukiontziaren sarraila mekanikoak (edukiontzi marroia) elektronikoengatik aldatzen hasiko dira.

Urretxu %78ra iritsi da birziklatze tasan.

Zaborra gaika hartuta, Urretxun inoiz ez da jaso joan zen maiatzean beste. Guztira 176.044 kilo izan dira gure herrian, eta horietatik 136.892 kilo gaika jasoak; beraz, %78ko birziklatze tasa.

Elizalde eta Barrenkaleko hondakin bilketa guneak indartuta

Iragarrita zegoen bezala, joan den maiatzaren 2an, asteartea, Iparragirre kaleko hondakin kontenedoreak erretiratu ziren, Tourseko San Martin Eliza atzean zeudenak; hori horrela, Udalak aipatutako gune hori egokitu du: hiru aparkaleku jarri ditu eta beste bat zamalanetarako.

%75eko birziklapena

Sasieta Mankomunitateak publikoki zabaldu dituen datuen arabera, Urretxuk puntu batean egin du gora birziklapen tasari dagokionez, %75ean finkatuz. Martxoa antzekoa izan da bildutako hondakin bolumenari dagokionez,  174.000 kilotik gora, horietatik 130.000 kilo gaika jaso direlarik. 

Maiatzaren 2an Iparragirreko hondakin bilketa gunea kenduko da

Bizilagunek maiatzaren 1a arte (azken eguna) erabili ahal izango dituzte Tourseko San Martin eliza atzean dauden kontenedoreak, izan ere asteartean erretiratu egingo baitira hortik. Hasteko, Udalak Elizalde eta Barrenkale indartuko dute, baina hala ere Sasieta Mankomunitatearekin harremanetan gaude inguru horretan beste guneren bat jarri edo aldatzen duen erabakitzeko.

 

Urretxuko birziklapena altuagoa da urtarrilean

Sasieta mankomunitateak 2017ko urtarrilean jasotako hondakinen inguruan argitaratutako datuen arabera, Urretxuk %74ko gaikako bilketa egitea lortu du, abenduan baino puntu bat gehiago, eta hain zuzen ere, abendua izan zen edukiontzi grisa ezarri ondorengo lehen hilabetea.

Auzobusa: zerbitzu-aldaketa

Auzobusaren lehen zerbitzua 9:40etan zena arratsaldean jarriko den berri batengatik ordezkatuko da, hain zuzen ere 19:30etan...

Urretxuko udala