Jasangarritasuna

Hondakinak bereizi

Birziklapenaren bidez, hondakinak bigarren mailako lehengai-iturri bilakatzen dira. Beraz, birziklatzeak lagundu egiten du baliabide material eta energetikoen erabilera murrizten eta kutsadura eta kapital naturalaren degradazioa murrizten. Hondakinak birziklatuko direla bermatzeko, gaikako bilketa eta hondakinen sailkapen egokia egitea funtsezkoak dira. 

Ikus ondorengo bideoa:

Lanean hondakinak murrizteko ideiak

Ohiturek, eta jarduteko moduek erabat baldintzatzen dute gure bizitza eta gure ingurunea. Ohitura jasangarriek hoberako  aldaketa eragin dezakete, ez duzu uste? Zure ohiturak ezagutu nahi ditugu elkarrengatik ikas dezagun! Partekatu Facebook-en #ohiturajasangarriakurretxu erabiliz.

Etxean hondakinak murrizteko ideiak

Murrizteak  baliabide gutxiago erabiltzeaz gain gutxiago botatzea esan nahi du. Substantzia, material edo produktu bat desegin aurretik hartutako neurri eta ekintzen sorta osoa da hondakinen murrizketa. Gutako bakoitzaren banakako ekintzak oso garrantzitsuak dira! Zure ohitura jasangarriak ezagutu nahi ditugu. Partekatu Facebook-en #ohiturajasangarriakurretxu erabiliz.

Izan argia, murriztu zure hondakinak

Zergatik da garrantzitsua hondakinak murriztea? Gure eguneroko bizitzan hondakin gehiegi sortzen dugu. Ekoizpen eta kontsumo ez-jasangarrien ondorio dira eta hauek murriztea funtsezkoa da baliabide naturalak zaintzeko eta kutsadura gutxitzeko. Hondakinen prebentziorako lehen pausoa, beraz, hondakinik ez sortzea da!

Hondakinen astean murgilduta

Natura zaindu behar dugu. Guk zaintzen badugu, berak zainduko gaitu. Partekatu al duzu dagoeneko zure ohitura jasangarria?

Featured

Hasi da Hondakin prebentzioaren astea!

Hasi da Urola Garaian, eta Europa guztian, Hondakinen Prebentzioaren Astea. Ikusi bideoa eta parte hartu!

Featured

Azaroaren 21etik 29ra hondakinen prebentziorako astean parte hartu!

AZAROAREN 21etik  29ra, UROLA GARAIAN ETA EUROPA OSOAN, HONDAKINEN PREBENTZIORAKO ASTEA OSPATUKO DA.

Urola Garaia Garapen Jasangarria mahaiak bideratuko du, eskualdean, azaroaren 21etik 29ra gauzatuko den ekimena. 

Urola ibaiko garbiketa lanak

Urretxu eta Zumarragako Udalok Urola ibaia garbitu berri dugu hiri eremuan, Ertzaintzatik hasi eta San Martin zubiraino, hain zuzen ere. Aurten “Erreka Eguna” ospatzeko aukerarik izan ez dugunez, garbiketa-lan horiek egiteko Eulen S.A. enpresa kontratatu da, eta 5 egun behar izan ditu zati hori garbitzeko.

Featured

Auzobusa zerbitzuak Aparizioko geltokia berreskuratuko du

Datorren astetik aurrera Auzobusa zerbitzua Aparizio auzoraino iritxiko da eta horrenbestez, ordutegiak egokituko dira. Hain zuzen ere, azaroaren 2tik aurrera ibilbideak eta ordutegiak honako hauek izango dira:

Urretxuko udala