Berriak

Featured

2020ko ordenantza fiskalak onartu ditu udalbatzak

Urretxuko udalak aho batez onartu ditu 2020rako ordenantza fiskalak, 0.5%eko igoera orokor batekin. Zaborren kasuan ez da igoerarik izango; iazko %5eko jaitsieraren ostean prezioa mantenduko da.

Euskal Jaia.
Featured

Urretxu - Zumarragako 2019 pintura lehiaketaren emaitza

Urriaren 19an jakinarazi zen Urretxu eta Zumarragako udalek 2019an antolatu duten pintura lehiaketaren emaitza, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egin zen emanaldian. Urriaren 19tik 27ra lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa bisitatu ahalko da Zelai Arizti kultur etxean, astelehenetik ostiralera 17:30 - 20:30 eta larunbat eta jaiegunetan 12:00-14:00 / 18:00- 20:30

Featured

IPARRAGIRREREN GITARRAREN AKORDEAK ENTZUNGO DIRA BERRIZ

Datorren Abuztuan 200 urte beteko dira Jose Mari Iparragirre Urretxun jaio zenetik; Gernikako Arbola edo Hara nun diran bezalako abesti historikoen idazle eta abeslaria jaio zenetik.  Dena ondobidean, aurki abesti horiek berriro ere Iparragirreren guitarran entzuteko aukera izango dugu.

Featured

Aurrekontu partehartzaileak lantzeko auzo-bilerak martxan dira

Aurten ere, urtero lez, Urretxuko udalak partehartze bilerak antolatu ditu auzo ezberdinetako bizilagunekin. Bilera hauek 2020ko aurrekontu partehartzaileen lanketa prozesuaren parte dira.

Featured

"Transpintura" erakusketa Juan de Lizarazu aretoan

Urriaren 4tik 20ra "Transpintura" erakusketa izango dugu Juan de Lizarazu erakusketa aretoan, Gorka Larrañaga eta Cesar Rangelen eskutik.

Euskal Jaia.

Santa Anastasia jaietako V. argazki lehiaketaren sari banaketa

Urriaren 4an banatu ziren 2019ko Santa Anastasi jaietako argazki lehiaketaren sariak, Urretxuko udaletxean egin zen ekitaldian. Sariak banatzeaz gain lehiaketara aurkeztutako irudien proiekzioa ere egin zen.

Featured

URRETXUKO JAIEN BALORAZIO BILERA

Urretxuko jaien balorazio bilera egingo da urriaren 15ean, 18:30, kultur etxean. Eragileak nahi herritar guztiok zaudete gonbidatuta.

 

Featured

Bi-Tartean Elkarteak Visa berri bat jarri du martxan

???  Asteburua heltzear dago, erlaxatzeko eta herriko dendetan zehar erosketak egiteko une aproposa, ezta? ☺️☺️☺️

Featured

IPARRAGIRRE MANTALAK SALGAI

Urretxuko festetako Gastronomi lehiaketan banatu eta erabili ziren "Iparragirre mantalek" arrakasta handia izan zuten parte hartzaileen artean, eta parterik hartu ez zutenei ere gustatu zitzaizkien. Hori dela eta, salgai jarri dira: 15 €-ko prezioan Urretxuko kultur etxean.

Urretxuko udala