Berriak

Featured

Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak (10N)

Interesatu guztien jakinean jartzen da Hautesleen Erroldak ikusgai egongo direla Urretxuko udaletxeko harrera bulegoan; bertan sartu gabe edo behar ez bezala sartuta egoteagatik erreklamazioak egin ahal izateko, betiere 2019ko irailaren 30etik 2019ko urriaren 7ra bitartean (biak barne)

Featured

Aurrekontu Partehartzaileak 2020

Aurrekontuak prestatzen hasteko garaia iritsi da, eta urtero lez zuengana, urretxuarrengana, jotzen dugu zuen iritzi eta lehentasunak ezagutzeko.

Featured

BALORATU SANTA ANASTASIA JAIAK

Eguneroko martxan buru-belarri murgildu eta festak guztiz ahaztu baina lehen, benetan eskertuko genizueke ondoren galdera sortari erantzutea.

Featured

Gernika Arbola Plazako eszenatokia

Web orrialdeak eta sare soizalek ematen diguten abagune hau probestu nahi genuke Zumarragako udalari eskerrak emateko, hirugarren urtez Santa Anastasia jaietarako utzitako materialagatik (eszenatokia, , haimak…). Bi herrien arteko elkarlan eta lagapen hauek gabe ekintza guzti hauek ez lirateke posible izango.

Featured

BELDUR BARIK GIDA

Festa hauetan eraso sexistarik pairatu, ikusi edo entzunez gero; honen aurrean zer egin erabakitzen lagunduko dizun gida.

Featured

Udal igerilekuen inguruko inkesta

2019ko udal igerilekuen denboraldia amaitu berri da, eta momentu hau aprobetxatu nahi genuke Udal Igerilekuen eta zerbitzu honen inguruan duzuen iritzia ezagutzeko.
Obra nagusia iaz egin bazen ere, bigarren fase bat aurreikusi da, aldagelak, harrera eta taberna berritzeko; horretarako aurrekontua izan bezain pronto eramango da aurrera.
Mesedez, inkesta erantzuten hasi aurretik, arretaz irakurri gaizkiulerturik egon ez dadin, eta gogoratu inkesta ERDARAZ erantzun nahi baduzu, goikaldean hizkuntza-aukera aldatu dezakezula


Sartu hemen eta bete inkesta

Featured

Carlos Mediavillaren "Iparraldeko argiak" erakusketa

Irailaren 13tik 29ra Iparraldeko argiak zabalduko dira Juan de Lizarazu erakusketa aretoan. Carlos Mediavilla argazkilaria Iparraldeko argien bila egin zuen bidaia eta horren emaitza gurekin partekatuko du.

Featured

Aldundiak "Zumarraga - Arrasate" linea zuzena jarriko du

Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus linea berria jarri du, Udanako mendateko lanek sortuko dituzten eragozpenak murrizteko 

Featured

URRETXUN BIZI GARA matrikularen epea irekita

Datorren irailaren 25era arte zabalik izango da “Urretxun Bizi Gara” Harrera Eskolarako matrikula egiteko epea. Udalaren ekimen hau Euskal Herritik kanpo jaio diren adin nagusiko bizilagunei zuzendua dago, Urretxuko eta Urola Garaia eskualdeko gizartearen, historiaren, aukera eta baliabideen inguruko ezagutza haundiagoa izan nahi dutenentzat, alegia.

Urretxuko udala